inprimatu
Orienteko Apostoloa
Izenburua:
Orienteko Apostoloa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
342-344

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Orienteko Apostoloa

 

 

 1.

 

 Orienteko Apostoloa

 Xabier gere jabea,

 ¿Peregrinoen janzian zatoz

 Bidaztiaren trajean?

 

 ESTRIBILLO

 

 Ez aurrera juan

 Gelditu emen

 Gere Uri au onratzen

 Bear zaituguz betiko

 Aita San Franzisko Xabier.

 

 2.

 

 Itxasotikan nai izan dezu

 Egiñ biyaje luzea,

 Portu onetan gobernatzeko

 Itxas-aldeko jendea.

 

 Ez aurrera juan...

 

 3.

 

 Milagrosoa leorrez eta

 Uretan mareantea,

 Itxasoetan Norteko izarra

 Lurrean zuzenbidea.

 

 Ez aurera juan...

 

 4.

 

 Zer milagro da itxasotikan

 Kontxan perla sortzea,

 Ama izanik zeruetako

 Inuntzarekin batera.

 

 Ez aurrera juan...

 

 5.

 

 Indietatik etorririko

 Perla ederra zu zera,

 Esklabinako kontxa oek

 Esaten dute au bera.

 

 Ez aurrera juan...

 

 6.

 

 Jaungoikoaren amodioan

 ¡Ai biotzaren betea!

 Esku biakin eskatzen dezu

 Bularreko sotanea.

 

 Ez aurrera juan...

 

 7.

 

 ¡Zeruko suak bilatzen al du

 Aizetan alibiyoa

 Edo zeure biotzerako

 Guziok konbidatzea?

 Ez aurrera juan...

 

 8.

 

 Aspaldietan zeure begira

 Zegoan uri noblea,

 Noiz etorriko, noiz etorriko

 Gere felizidadea.

 

 Ez aurera juan...

 

 9.

 

 Idoro beza gaurko egunetik,

 Xabier, zeure aurrean,

 Osasun asko gaisoak eta

 Alibiyoa pobreak.

 

 Ez aurrera juan...

 

 10.

 

 Beren penetan konsueloa

 Koitadu miserableak

 Erremedio lasterrekoa

 Gure nezesidadeak.

 

 Ez aurrera juan...

 


inprimatu