inprimatu
Orain bi milla urte inguru
Izenburua:
Orain bi milla urte inguru
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
590.zk.
Orrialdea:
2

Lengo bertso zarrak

 

Bizi-Nai

 

 Saspi senide ama batenak

 denak euzkaldun garbiyak

 Tubal zarra'ren artaldetikan

 banatutako ardiyak.

 Aiten aitona nungua zuten

 ezdakitenak erdiyak

 utzi ditzagun bire illunak

 billa ditzagun argiyak

 beti betiko bere izena

 izan dezan Kantabriyak.

 

 Beren idea beste gauzarlk

 ezdaukatenak buruan

 gaurko egunian alako asko

 baditugu inguruan.

 Kantabri onek bere jabia

 esaten zayen orduan

 kontra egiten asten zaizkigu

 setotzuaren moduan

 geren anayak ez ditugula

 esan gentzake orduan.

 

 Baldin egiyaz egiņa bada

 aurreko zarren papera

 saspi probintzi euzkeraskuak

 Kantabria'tarrak gera.

 Nere biyotzak daukan asmua

 beti dijua papera

 bire askotatik martxa zuzenik

 ezin gentzake atera

 onena zein dan ondo neurtuta

 bildu gaitezen batera.

 

 Saspi senide ama batenak

 egotia emen trixte

 desgrazi batez gertatu zaigu

 baņan ezgenduan uste.

 Maitatzen dute etortzen dana

 besteren gauzaren eske

 egunenbatez, asarre samar

 ikusi biar gaituzte

 jakin dezaten bagerala gu

 izena degun ainbeste.

 

 Mundu onetan ezin bizita

 ezdegu joanai bestera

 gezurra esanda ezdago andik

 etorritzerik ostera.

 Arrazoi gabe eman digute

 lege kontrako jazkera,

 gaņera berriz kontari daude

 galduko dala euzkera

 gogor egiten ezbadiogu

 oyentzat aņa ezgera.

 

 Zarrak erdika daude logale

 gaztiak esnatutzeko

 alegin guztik biar ditugu

 euzkaldunak anaitzeko.

 Gerok naidegun aldun zintzoak

 epai onetan jartzeko,

 jatorrizko gure aginteak

 amarreņgana ekartzeko,

 bildur da lotza zeņek biardu

 bere gauza eskatutzeko.

 

 Kolka txarraren azpiyan dauden

 txito errukalgarriak,

 amarretatik bost iltzen dirata

 beste bostak elbarriak.

 Pisti gaixtuen bildurrak beti

 gora begira jarriak,

 indar gutxiko gorputzak eta

 suspiriyuak larriyak

 kastigu onen menpian bizi

 gera gaur euskal erriyak.

 


inprimatu