inprimatu
Orain bi milla urte inguru
Izenburua:
Orain bi milla urte inguru
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
586.zk.
Orrialdea:
1

Lengo Bertso zarrak

 

Bizi Nai

 

 Orain bi milla urte inguru

 bezela ziran asiyak

 Erromatarak berendu nairik

 gure sazpi probintziyak.

 Garai artako abarkadunak

 ziran jeniyoz biziyak,

 baziran penaz amildu eta

 beren ezurrak autsiyak.

 Lastimosuak izatigo ziran

 ayen orduko antziyak.

 

 Garai ortako gerrero zarrak

 ziran gizon onraduak

 asiyuetan irabazita

 artzen zituzten graduak,

 irurogei ta lau urtekuak

 bazebiltzan soldaduak

 orain bezela etzuen iņor

 engaņatutzen diruak

 Lekobide ta Osabal ziran

 Kantabriako buruak.

 

 Aitona ayek zer pentsatu zuten

 azkeneko eriyotzian

 ez genduela jakin izandu

 pena daukat biyotzian.

 Arratz guziyan otzaz guardiyan,

 egunaz berriz gosiak

 zenbat naigabe igaro zuten

 Erniyoko gurutzian,

 ayen orduko oraziyuak

 ederrak izango ziran.

 

 Gure iseben amen amonen

 osaben aiten aitonak

 emen fueruak defenditutzen

 ibillitako gizonak.

 Bertan batalla irabazita

 gero Erromara joanak

 Otabianok galdu zituen

 bere biziko lagunak,

 aundi gaiztoak diran tokiyan

 pagatzen du txiki onak.

 

 Arrosa baņo zabalagoko

 gure sazpi probintziyak

 baratz eder bat bezela zeuden

 guziyak lorez jantziyak.

 Lau Espaņiyan morroi gaudenak;

 iru an ditu Prantziyak,

 gizon gaixto bat dala mediyo

 ondatu giņan guziyak

 beste munduan ikusten badet

 eman biaizkat graziyak.

 

 Persegituak izandu gera

 juan dan zenbat urtian,

 asko zabiltzan agindu nairik

 Kantabriako partian,

 mantxa gabeko lore ederrak

 estalirikan lurpian,

 errespetua gordetzen zuten

 Lartaun emen zan artian

 oraindik ere garaya dago

 berriro saya gaitian.

 

 Geren sallari segi zayogun

 ez bestetara mugitu,

 motiborikan asko badaukat

 ongi esanai baditut,

 ni engaņatzen ez baldin banaiz

 Euskal erriyak baditu,

 Kantabriaren izenik ere

 nai ez dutenak aditu

 sazpi senide ama batenak

 ezin gerade alkartu.

 


inprimatu