inprimatu
Oraikouan ere hala ziren
Izenburua:
Oraikouan ere hala ziren
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1181.zk.
Orrialdea:
3

Oraikouan ere hala ziren

 

 

 Oraikouan ere hala ziren.

 Nahi duzie jakin hountsu den Urdache?

 Gogoz ermanen zutiet nik harache.

 Atharratz herritik abia petigora:

 Utginaga bego hor, gogor gogorra.

 Ikhous, igaitian, chilonkan Atherei,

 Bidia jo, Ligira bertan heltzeko gei.

 Dezagun han egin lehen ekhuraldia,

 Phausa erazteko San Frantsesen zaldia.

 Eta gero berriz, lotzeko,

 Har dezagun ttotta: zerbait edateko.

 Nik hau, bestiak houa hanitchek izarra,

 Beste batzuk abiz tinto den nafarra.

 Lehen chedia, orai, hantche dateke:

 Hour junta, Ihour ez bada ahalke,

 Han egiteko bi gerren phausu baten,

 Gozouan, bide mugan, ahal gira jarten.

 Bena Larraņako ibar hersiari,

 So bat luza eta, bagouatza hain sarri,

 Echkerreko bidia gogotik jarreikiz,

 Mendi arria gora, itzal edo ekhiz.

 Kokilion, ihoulaz, harts hartu aldia,

 Egin gabe, ezin daite segi bidia.

 Ardou hurrupa bat han gaintitu gabe,

 Noula izan zankho makil hounen jabe?

 Azken phatar tchula ountsa balakatuz,

 Aphur bat gibel erreņa luzatuz,

 Hatsa chehe eta izerdia ageri,

 Batian ichil, hestian galthoz zer den berri,

 Gaņiala gira: Horra Santa Grazia;

 Hori da nik maite dudan Urdach ohia.

 


inprimatu