inprimatu
Oraiko neskatchak
Izenburua:
Oraiko neskatchak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1896
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
468.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Oraiko Neskatchak.

 

 

 ALABAK

 

 Ai! ai! ai ama! buruan min!

 Artho jorrarat gan ezin!

 Josteko batzu nere gelan orai banituzke behin; 

 Bertzenaz ez dakit zer egin.

 

 AMAK

 

 Bai, nere haurra. bahuake

 Nahi badun izan bake;

 Hire aitak ema-sabelaz ez-din batere sinheste,

 Zertako hartu du emazte?

 

 ALABAK

 

 Mankan, ama, othe da kafe?

 Chortato bat nahi nuke.

 khurrukaka nere sabela nihon ere ez dagoke;

 Laguntza zerbait behar luke.

 

 AMAK

 

 Bai, nere haurra, izanen dun,

 Kausi badezaket nihun.

 Agorient tanta bat ere chichari hiltzeko on-dun,

 Beharra badut nik ere egun.

 

 ALABAK

 

 Herriko besta hemen dugu

 Beharko naiz ahalketu!

 Soin berriaren egiteko aitak ez omen du diru

 Beharko dugu enganatu.

 

 AMAK AITARI

 

 Zein ilhun zauden Piarres;

 Zeren duzu kopeta beltz?

 

 AITAK

 

 Ai! Maria, diru galdea eta nik moltsan baterez;

 Etchea bethe dugu zorrez!

 

 


inprimatu