inprimatu
Oraiko neskatcha batzu
Izenburua:
Oraiko neskatcha batzu
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1904
Argitalpenaren urtea:
[18]
Alea:
43.zk.
Orrialdea:
3

Oraiko neskatcha batzu

 

 

 1

 

 Begientzat bakharrik badire loreak,

 Nire usainik gabe, fruiturik gabeak.

 Orduan dituzten eder koloreak;

 Koloretik jujatuz, bertzen erregeak.

 

 2

 

 Haukien iduriko ditugu ikhusten

 Neskatcha gazte hainitz orai distiratzen.

 Hauk itchuratik duztenak jujatzen.

 Ez dira ba (chimpleak) guti enganatzen.

 

 3

 

 Landetan sorthurikan nahiz diren asko,

 Ez dire hek eginak lanean hartzeko;

 Bulharrak duzte flako, larrua churichko,

 Ez dute kuraiarik kampo-lanetako.

 

 4

 

 Barnean daude beraz lanetik ihesi;

 Burhasoak beharko heyen phartez hari!

 Aberats gutizian, aise nahi bizi;

 Zer damua ez duten errentarik aski!

 

 5

 

 Baiakite ederen barneko lanetan

 Jateko I reparatzen bere tenoretan,

 phondu egiten phidda chaharretan,

 ezdeusak gure begietan.

 

 6

 

 Ehailetan ez dute sinheste phorrorik,

 Ez dute hunkituko hortakotz khilorik.

 Kutcha zahar guziak daudezela etsik!

 Eginen da oraino athorra hertsirik!

 

 7

 

 Errentak ttipi bainan haundi gutiziak,

 Aberatsen lerroan agertu-nahiak,

 Beztimenta berrien nihon ez asiak,

 Aitaren izerdien zer chukhagarrrak!

 

 8

 

 Ikhusatzue gure printzesa berriak,

 Urhatsak chehe eta ezpainak hertsiak,

 Oso-osuak gaten, iduri pampinak.

 Probe diren errazu ala aberatsak.

 

 9

 

 Badohatzu phestara begia arinik,

 Arinago bihotza, gorphutza chuchenik;

 Orai ez dute senti sabeleko minik,

 Bulharrentzat batere ez dute beldurrik.

 

 10

 

 Iduritzen zaiote plazan direnean,

 Denen begi samurrak duztela gainean;

 Destenorean hantche daudezi lorian,

 Gau ilhunak ez ditu lotsatzen bidean.

 

 11

 

 Hauki lotzera hoan muthiko gaztea,

 Egik kontu! ez ditek baizen kolorea!

 On baten bilhatzeko har zak hik ephea,

 Baldin gogoan baduk urhus bizitzea.

 

 12

 

 Andreak, ez gaitzetsi hitz bat aditzean,

 Loretto bat dautzuet ezartzen eskuan;

 Gaztean dabilana urhats holakotan

 Labur higaturen da pena-ahalketan!

 


inprimatu