inprimatu
Okhertuak okhertzaileari
Izenburua:
Okhertuak okhertzaileari
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1127.zk.
Orrialdea:
2

Okhertuak okhertzaileari

 

 

 1

 

 Fortuna erori zait burutik behera

 Zuri baitautzut esker, gure jaun Babera.

 Harriturik bakhotcha niri dago beira.

 Bi begiez.

 Nik guziak ikhusten begi bakhan batez;

 Lehen biez,

 Orai batez,

 Oro ikhusten begi batez.

 

 2

 

 Mundu hau bethea da zenbat nahigabez!

 Barberak okertu nau, oklitche izanen.

 Lehen banindagoen ardura nigarrez

 Bi begiez.

 Zertakoz biez egin? Aski daite batez.

 Lehen biez,

 Orai batez:

 Jaun hari esker, begi batez.

 

 3

 

 Nombeit balinbadire bi bos liberako,

 Bietarik ohoinak ez dik bat utziko.

 Zuhurra den gizonak ez beza egin lo.

 Bi begiez.

 Barberak manaturik, egiten dut batez.

 Lehen biez,

 Orai batez

 Zuhurren gisa, begi batez.

 

 4

 

 Zure ohoratzeko, gure jaun Barbera,

 Lau kopla ez dirade izanen sobera.

 Lehen ikhusten nuen Betirisants bera

 Bi begiez.

 Milesker, jaun Barbera: egundanik, batez,

 Lehen biez,

 Orai batez

 Hobe lizate neholaz ez.

 


inprimatu