Frantzia eta Ruzia. Bi Arrano hirur Beleri.
Nabarro.
1
Frantsez herria gure Jainkoak,
Hire gainean zauzkak begiak!
Orai artino hedatu dauzkik
Ongi handiak zerutik!
Hogoi bat urthe dituk iragan
Bakhar bakharrik zoko batean
Egun Frantzia, Norte aldetik
Adichkideak jin zauzkik.
2
Gau ilhun eta beltzetik landa
Izaiter huen azken kolpea,
Belek ez nahiz jeik'hindadien
Sendatzerik ez onhesten!
Eta orduian gure herria
Oino sobera ez azkartuia,
Ikharan eta auhen minetan
Nindagon hortzak karraskan!
3
Bainan, Jainkoa hitaz orhoitu
Hire bihotza orduian boztu:
Ipharretikan jin zaukuk guri:
Laguntza eta sokorri!
Nort'Arranuak eman dik boza,
Hegal kolpe bat gero guardia!
Orai zatozte hirur beleak
Biga gaituk nagusiak!
4
Bi arranoak hirur beleri
Bethi guardian beha dagozi
Noiz higituko diren hirurak
Noiz altchatuko banderak!
Gure Jainkoa eta Ruzia
Frantziarentzat balimbadira,
Jin ahal daizte ifernutikan
Beleak oste handian!
5
Ruzia beraz da gure alde
Orduz geroztik beleak gorde;
Ordutik ere gure zauriak
Oro dire estaliak!
Nort'arranuak hek pherekatuz
Hementik hura guk sostengatuz
Hegalak zabal airean gaude
Sekulako adichkide!
6
Urthe gutiren barnean dugu
Adichkidanttza ongi finkatu,
Geroztik elgar dugu phestatu
Bagoazi eskuz esku!
Bien indarrak betan emanez
Nor trufako da bi arranoez?
Goraki diot: Biba Frantzia!
Biba, bai, biba Ruzia!