inprimatu
Andre euskalduna
Izenburua:
Andre euskalduna
Sinadura:
N.C.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
N.C

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
104.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Andre euskalduna

 

N.C.

 

 Hendayako berriak atzo ditut artu

 Eskasak izan arren asko naute poztu

 Zuen ishiltasuna eziņik asmatu

 Gauetan ordu sallak lo gabe pasatu.

 Korputze nagitu

 Biotza samindu,

 Malkoak samurtu

 Begiak bigundu,

 Luzaro modu ontan ezin bizitu.

 

 Askotan egoten naiz bakarrik pentsatzen

 Zuetaz oroitzean daldalak nau artzen.

 Nere lagun obenak or dire bizitzen

 Urruti egon arren ez ditut aztutzen.

 Biotzez maitetzen

 Eta deseatzen

 Ondo izan ditezen

 Eta erregutzen

 Alkargana len bailen bildu gaitezen.

 

 Aspaldian bakarrik nabilla munduan

 Amodiorik gabe nere inguruan

 Gazteago nitzela pentsatu banuan;

 Andrecho-bat nerea gaur izango nuan

 Beste askon moduan

 Anchera banuan

 Baņan nik nai nnuan

 Jostau orduan

 Udaran asko eta naikoa neguan.

 

 Ezkondutzen diranak beti pentsaketan

 Korputzari kenda jartzen elchechutan

 Kontuak ateratzen egun osoetan

 Jainkoak biralduko dizkioten aurretan

 Denbora Onetan

 Astean zaspitan

 Eper eta ollasko

 Auzoko eltzetan

 Gazteak begiratu ishpillu onetan.

 

 Ezkontza komeni dan askotan gazterik

 Erantzutea nai nuke ondo pentsaturik

 Ni ezezkoen nago asko ikusirik

 Gazterik ezkonduak ziņez damuturik

 Familiz josirik

 Ezin mantendurik

 Goseak bizirik

 Eta arloteturik

 La egiņagatik zorpean sarturik

 

 Ogeit'amabost urte izanagatikan

 Babarikan ez det nik gaur ere eskutan.

 Ezkondu izan banintz ogei bat urtetan

 Ez nitzan gaur egongo pachara onetan.

 Jantziak kachetan

 Dirua zarpetan

 Parra ezpaņetan

 Beti pasayatan

 ŋZembat ezkondu daude larrupe obetan?

 

 Egona gatik orain urtez kargatua

 Ez uste daukatala sasoya galdua

 Andre bat artutzen orain det asmua

 Yņun billatzen badet nere gustokua,

 Gazte'ta freshkua

 Naiz ez jakintsua

 Mingaņez mantsua

 Eta doatzua

 Korputz alaya eta ezur mamitsua

 

 Askok  ez uste arren nik ez det dudatzen

 Oso zalla ez dala andre ona billatzen

 Nere klasean beraz ez banu topatzen

 Dirudun aberatsak ez naute lotsatzen

 Badakit mintzatzen

 Begiak sututzen

 Biotza biguņtzen

 Nere ganatutzen

 Mediku onan moduan pultsua artutzen

 

 Orra itz guchiz esan daukatzen asmoa

 Zer edadetsu eta zer gishetakoa

 Gaņera nai nuke nik itzkera ontakoa

 Albada jayotzetik Euskal-Errikoa

 Charra alda gustoa?

 Obenetakoa.

 Maishu onan argiaz

 Goshatutakoa

 Zerbaiten gatik naiz ni Elbi errikoa

 


inprimatu