¡O Jesus ona!
N.
Jesus gurutzetuari
¡Jesus ona! jartzen naiz
zuregan pentsatzen
pensatuaz zeñ guchik
zaitun esagutzen,
¡Jesus ona! nai zaitut
gaur ondo ikusi
beñere juan ez nadiñ
zugandik igesi.
¡jesus ona! sinistu
egiñagatikan
zeñ guchi pentsatutzen
degun zugatikan.
¡Jesus ona! zuk dezu
pena ta samiña
eta nik billatzen det
betiko atzegiña.
¡Jesus ona! nayo det
zurekiñ sufritu
ta ez diabruakiñ
atzegiñik sartu.
¡Jesus ona! sufritu
dezu bai nigatik
eta oraiñ biar det
sufritu zugatik.
¡Jesus ona! aragiz
jantzi ziñanetik
zenbat sufritu dezun
aragiyagatik.
¡Jesus ona! atoz bai
atoz sekulako
jayo nintzan, bakarrik
zure ondorako.
¡Jesus ona! biyotzez
nai det gurutzia
izan dediñ ederra
neretzat illtzia.
¡Jesus ona! sar zaite
bada biyotzian
betiko izan nadiñ
zurekiñ illtzian.
¡Jesus ona! lenago
nai det eriyotza,
ta ez zurearekin
bizitu ni otza.
¡Jesus ona! ez geyo
nik pekaturikan
agintzen dizut ziñez
biyotz barrendikan
¡Jesus ona! lagundu
asmo oyetara
eramateko gero
zeru, goyetara.
¡Jesus ona! gauza bat
nai det logratzia
¡¡Jesus!! eskatzen dizut
zu esagutzia.
¡O Jesus ona! ¡Jesus!
nik gurutzatua
barkatu neri arren
nere pekatua...
...............
arkitzen naizelako
oso damutua.
|