inprimatu
Eleiza santua
Izenburua:
Eleiza santua
Sinadura:
N.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
N

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
106.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eleiza santua

 

N.

 

 I

 

 Gizon guziyak

 biar dituzte

 ill baño lenagotikan

 sentzu danaren

 jabe dirala

 chit ongi pensaturikan

 zuzendu beren

 kontu guziyak

 ondoren guagatikan

 okerragorik

 izan ez dediñ

 ondasun aik gatikan

 

 II

 

 Gorputzakiko

 ondasun oyek

 utzirik oraiñ onduan

 animarenak

 gizonen batek

 laga nai ditu munduan

 erakutziyaz

 dotriña onak

 azkenetako orduan

 Jaungoikuaren

 lege guziyak

 dirala ondorenguan.

 

 III

 

 Guraso batek

 asken orduan

 diyo bere semeari

 begiratzeko

 berak bezela

 beti Jaungoiko onari;

 Mandamentuak

 kumpritu ditzan

 emanaz onra berari

 eriyotzako

 trantze estuan

 ez dedin arkitu larri.

 

 IV

 

 Zenbait semeri

 astu oi zaizka

 aitaren kontzejil oriak

 kumpritutzia

 eskeñi arren

 biyotzetik ongi danak

 eskeñi onak

 kumpritze orrek

 ematen dizkigu lanak

 au egiñakiñ

 zuzen gindezke

 gaur arte okergeranak.

 

 V

 

 Jesus maite

 biyotzekua!

 ¿zuk ez altziguzun utzi

 zeure biziyan

 mundu onetan

 zenduena erakutzi?

 burrukan gabiltz

 kristau guziyak

 nai ezik buruba jechi

 ezin degula

 pake santurik

 iñola ere irichi.

 

 VI

 

 ¡O Eleiz ama

 santa bakarra!

 Jesusek utzitakua

 eta ainbeste

 semerek oraiñ

 atiak ichitakua

 ¡Eleiz santua!

 ¡Eleiz aundiya!

 guziyak astutakua

 pake santua

 sabaldutzeko

 Jesusek paratakua.

 


inprimatu