inprimatu
Bustintza'tar E."Kirikiño" jaunaren omenezko jai egunian
Izenburua:
Bustintza'tar E."Kirikiño" jaunaren omenezko jai egunian
Sinadura:
Nor ete da?
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Nor ete da?

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
517.zk.
Orrialdea:
2

Bustintza'tar E. "Kirikiño" jaunaren omenezko jai egunian

 

Nor ete da?

 

 Bi urte igaro dira

 Il zala Mañari'n

 Gizon ospetsu bat

 Maitea Euzkadi'n

 ¡Irakurle!... ¿nai dezu

 Nor zan ori jakin?

 Gogoratu zaitez

 Jaun on Bustintza'kin.

 

 ¡Gizon au bai zala

 Euskal euskalduna!

 Jainkuagan zeukan

 Bere maitasuna

 Ta amaitu artian

 Bere osasuna

 Euskerien alde

 Egin zun al zuna.

 

 "Kirikiño"ren idazki

 Eder ta alaiak

 Emango dituzte

 Igali ugariak

 Iratzarri ditu ba

 Orren idazkiak

 Euskerien'dako

 Lo zeuden guztiak.

 

 Egitez erakutsi zigun

 Maitatzen euskera

 Irakasliaganako

 Esker ona azaltzera

 Guazen gaur Oñatia'rrok

 Mañari aldera

 Bere illobi aurrean

 otoi egitera.

 

 Izango ditu gaurtik

 "Kirikiño" jaunak

 Jaio ta il zan etxetan

 Gomuta idazkunak

 Bi etxe oik izan dezaten

 Maite ta ezagunak

 Gizaldien gizaldietan

 Seme euskaldunak.

 

 "Gurutze Santua" egiñaz

 Itzaldia astian

 Sinismena zeukala

 Sutzu biotzian

 Ederki agertu zigun

 Berak Donostia'n:

 ¡Jauna!... Ain kistar zintzua

 Euki donokian.

 


inprimatu