inprimatu
Alza'tik
Izenburua:
Alza'tik
Sinadura:
Ni emen
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ni emen

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1929
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
453.zk.
Orrialdea:
2

Ni emen

 

 Batedonbat asi da

 bazterrak nastutzen

 orlakuak ez dira

 aisa ezagutzen

 nere izenian zu

 etzera pasatzen

 nai dezunian asi

 okerra zuzentzen.

 

 Arriya tira eta

 eskua gorderik

 ez deidazula egin

 berriz orlakorik

 zu zeran bezelako

 idazlia izanik

 ¿ez alzendun billatzen

 beste zer esanik?

 

 Mendiolatarra ni naiz

 lengua ez baña

 ateraldia egiñ

 dezu alajaña

 ARGIA'ra idatzi

 nai dezun aña

 badezula uste det

 batek ainbat maña.

 

 Santo Tomas pasa da

 Gabon da Eguarrik

 tartian igandiak

 laxter urte berrik

 Erregenetan ere

 bi jai bakarrik

 denok ondo pasatzia

 nai nukiana nik.

 

 


inprimatu