inprimatu
Au dek txerri iltzea...!
Izenburua:
Au dek txerri iltzea...!
Sinadura:
Nekazari bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Nekazari bat

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
725.zk.
Orrialdea:
6

Au dek txerri iltzea...!

 

Nekazari bat

 

 Agindu asko artuak gera

 Nekazari gizajuak,

 Alegindu ta saiatu be bai

 Betetzen aldeguntxuak;

 Baño oraingo au tremendua da

 Jaun ziñegotzi altsuak

 Nekazarioi lagundutzeko

 Zuek bai gizon prestuak.

 

 Udaletxetik nekazarioi

 Etorri zaigun legea

 Ain da zelebre buru gabea

 Ta iñolaz ezin betea.

 ¿Auzo bateko txerri guziak

 Egun batean iltzea?

 ¿Zein da orlako jakin mazteko

 Gizon ez jakin trebea?

 

 Oñatik ditu baserri asko

 Bilduak auzo gitxitan

 Baserri orok urtean bat ta

 Askok berriz bi alditan

 Geren txerriak iltzen ditugu

 Gizendu alaz pozikan.

 ¿Nolaz zuzendu, gizendu ta il

 Auzo guziak batian?

 

 Egundo orlako agindurikan

 Etzaigu iñoiz etorri

 ¿Ez ote dira ziñegotziak

 Oraindik kontuan jarri?

 ¿Eziña agindu? Jestore jaunak;

 ¿Zergatik? ¿nola gauz ori?

 Itxura danez ipurdiz gora

 Zabiltzatela dirudi.

 

 Orlako lege ezin beteak

 Asmatzen dauden artean

 Nekazarik bildu bear degu

 Anaitasun gogorrean

 Laister ditugun auteskundetan

 Bilduaz denok batean

 Jarri galtezen nekazariok

 Garaille udaletxean.

 

 Udaletxeko agintaritza

 Autarkiz geuganatzean

 ¡Jestore jaunak! Kontuz, orduan

 Agertuko da zein geran

 Lege berriak, naiz itxusiak,

 Artuaz golpe batean...

 ¡Baserritarrak! oztu, ba orduan

 Nagusi gera kalean.

 

 Nekazariok ez degu itzik

 Kalekoekin neurtzeko

 Ta ez da nai ere, baldin bada itza

 Ez diranak esateko.

 Oldoztu ondoren esan bear da

 Gero ez lotsatutzeko

 Leku txarrean ipiñi nai ta

 Sarritan oi da, jartzeko...

 

 Nekazariok agintaritza

 Sortutzen degun eguna,

 Kaletarrentzat zori txarra ta

 Guretzat berriz zoruna;

 Goitikan bera ezker ta eskubi

 Izango da abarkaduna

 Udaletxean jabe bakarra

 Entzunaz beti "Bai, jauna".

 

 Bateron batek par egingo du

 Aurreko bertsuagatik.

 Besteren batek, atza burura

 Egi biribillakaitik;

 Nekazariok ez gaude bada

 Par egiteko iñundik.

 ¡Gizon izena beren egintzak

 Azaldutzen du bakarrik!

 

 Bertsotxo batzuk moldatutzeko

 Esan zidaten auzuan

 Udaletxeko agindu ori

 Denok artzeko goguan.

 Emen ari naiz pipa erreaz

 Angor suaren onduan

 Parkatu, jaunak, gaizki badaude

 Obetogo urrenguan.

 


inprimatu