inprimatu
Noela. Bethleemeko astoa eta idia
Izenburua:
Noela. Bethleemeko astoa eta idia
Sinadura:
Negurtizlari berria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Negurtizlari berria

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
242.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Noela, Bethleemeko astoa eta idia.

 

Negurtizlari Berria.

 

 1

 

 Hormac borthitz diren sasoinean,

 Jesus haurra mundurat zenean,

 Astoac eta idiac berotzen zuten

 Beren hatzarekin heian.

 Zembat asto eta idi ditut ezagutzen,

 Ez hargatik Eskual-herrian,

 Zembat asto eta idi ditut ezagutzen

 Ez baitzuten horrembertze eginen!

 

 2

 

 Azienda gaizo hec, hala da errana,

 Zuteneko aldean ikhusi Jainko haurra,

 Eman ziren biac lurrean belhaunika.

 Buruz osoki lurrera.

 Badakit nic asko idi eta asto,

 Diot Eskual-herritic kampo,

 Bai asko idi eta asto dut ezagutzen

 Ez baitzuten horrembertze eginen!

 

 3

 

 Oraino ederrena hau da:

 Hala hala mugitu ere gabe,

 Egon baitziren idia ala astoa

 Gau guzia, jan ez edan gabe.

 Zembat asto eta idi dutan ezagutzen,

 Guti, nahi dut, Eskual-herrian,

 Zembat asto eta idi dutan ezagutzen

 Ez baitzuten horrembertze egiten!

 

 


inprimatu