inprimatu
Bi urso
Izenburua:
Bi urso
Sinadura:
Negu Chori
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Negu Chori

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1229.zk.
Orrialdea:
3

Bi urzo

 

Negu chori

 

 Oi, zer urzo lerroa dohan hortche barn...

 Errak, Eñaut maitea, nun duk hire harma

 Biga bederen hilik haugi ene gana:

 Bien hiltzea ez duk hanbateko lana...

 

 Entzun diat sasian chori bat kantatzen.

 Haste hartan ez nikan batere asmatzen

 Mandatu bat zautala kantuan bidaltzen.

 Eñaut, nahi duk jakin zer zautan emaiten?

 

 «Pipirripi, heldu niz Hazparne aldetik,

 «Norbeiten mandatari, ez ene baitarik.

 «Goiz-goizetik etcholara han zen kokaturik,

 «Hamarretan oraino bi eskuak hutsik!

 

 «Etchola bat omen du daiten hoberena,

 «Harma bat ere hauta, zorrik ez duena.

 «Urzoa pasatzen da, bai frango andana

 «Ni nago kausitzeko zer den... eskas dena!

 

 «Aurthen ez du naski hil espantitzekorik

 «Chuchenki mintzatzeko, dotzena... azpitik.

 «Hola ez du bolboran gastatzen dirurik:

 «Bertzalde jaz bazuen frango sobraturik!

 

 «Horiek hola, laster zu harat jausteko,

 «Izanen dituela bi urzo jateko!»

 Eta choria joan zaut, debruek hausteko...

 Gezurra othe zuen ez duk fidatzeko!

 

 Hasparneko aldean baduk ihiztari:

 Choria nork othe dik hartu mandatari?

 Bat ezagutzen diat, gizon ona baiki:

 Bere bizian ez dik urzorik ikusi!!!

 

 To, Eñaut ez duk urrun Hazparnetik Cambo

 Artean uzten dire pasatzerat urzo!

 Haugi, plazer banikek hik hilik jateko...

 Hura gei duk... erosiz... eni emaiteko!

 


inprimatu