Non dire leheneco pezeta horiac
1
Non dire leheneco pezeta horiac
Napoleonen denboran ibilten hasiac?
Hetaric ez ikhousiz, bai, laborariac
Eskal herrian dire khechatzen hasiac.
II
Laborari gaizoua aise hiz penetan,
Sosic ezin eginez hire kabaletan.
Zorrac egina ditut hec pagatzecotan;
Leizean hiz orai hire malurretan!
III
Hola contentatzeco nun hire zeuatzia?
Republicac iten bethi pobrezia!
Jaunac egin dezala handizki grazia!
Nausiz kambiatzeco laburzki Frantzia!
IV
Laphurdic berac badu anhitz plegnitzeco
Napoleonen denboraz aisa orhoitzeco,
Idi eta aratche bazuen saltzeco,
Saltziac non dire orai? Laphurdi akabo!
V
Ontasunac hartiac soma handietan,
Egun saltzen dire bortchaz antcheretan
Behin nausi izana afera tcharretan,
Zunbat ikhusico da, bai Ameriketan!
VI
Salvam fac Rempublicam duguna khantatzen
Lehen egin baleza bihotzez erraiten.
Hasiac omen dire, berac ahalgetzen,
Ikusiz Erresumac zer dien sofritzen!
VII
Khargudunac dituzte ederki pagatzen,
Nahiz enseya diten Jaun hoyen laguntzen;
Heyen beharra dutela baitute phensatzen
Ene ustez ez dira, ez, anhitz trompatzen.
VIII
Comte eta Printzeac dituzte kasatu...
Zer arraza maitekin girena gelditu
Berce nahi baitute Frantzia gozatu
Zer nahi egitia etzaye bekhatu.
IX
Horiec yuan beharrac yuan zaizku gizonac
Erresuma hunentzat behar gintuenac.
Malhur handia badu gure erresumac
Onac kasaturic beiratzia gaichtoac.
X
Departamendu huntaz ez da plegnitzeco
Gizon onac ditugu deputatutaco,
Bethi enseya giten hola egiteco
Azkenean gudua dugu irabazico!