inprimatu
Nikolasa'ren ezkontzeko gogo biziya
Izenburua:
Nikolasa'ren ezkontzeko gogo biziya
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
664.zk.
Orrialdea:
7

Nikolasa'ren ezkontzeko gogo biziya

 

 Jendiari eman bear

 diyot aditzera

 orrengatikan nua

 bertsoak jartzera

 galai bat etorri zait

 lenguan etxera

 artuak zurituaz

 ni pretenditzera.

 

 Nikolasa aundiya

 da nere graziya

 Naparruan jayo ta

 Irun'en aziya

 oraiņdikan ez nago

 mirabe itxusiya

 gazte askoren berri

 ondo ikasiya.

 Ogeita sei urte da

 nere edadia

 zazpi arroa ba naiz

 ezkondu gabia

 alondeira sarritan

 billatu biria

 zurrutian badaukat

 abillidadia.

 

 Aguardintarik etzait

 gustatzen kasik

 atzore ez nuan edan

 koartillo bat baizik

 Ardo zuriya ere

 dedanian pozik

 ez dedan denboran

 egoten naiz utsik.

 

 Geyagore badira

 gaurko egunian

 zurrut eiten dutenak

 pozik dutenian

 muratuko gerade

 biyok onenian

 bizimodu berriya

 artzen degunian.

 

 Galai bat izandu det

 lengo egunian

 itza eman diyogu

 pozik degunian

 konpormatu giņaden

 txit modu onian

 ez gerade asarre

 ortan geranian.

 

 Gau batez egin ziran

 bere etorrera

 ez giņan allegatu

 estadu txarrera

 mozkortuta erori zait

 zerraldo lurrera

 bola motza bezela

 neronen aurrera.

 

 Jan gutxi egin zuan

 edan bai puerte

 asko samar sartuak

 galdu zuan parte

 zutik eziņ egonda

 etxia aparte

 mututurik egon zan

 egun sentirarte.

 

 Orixen da neretzat

 moduko gizona

 aspalditxoan badu

 mozkortzen da sona

 palta ori badu baņa

 borondate ona

 ezkontzeko egin dit

 perkalezko gona.

 

 nere biotzian

 poza eman zidan

 betiko sortuba da

 iraulika zakubak

 badauzkala etxian

 kamisare agindu dit

 ayek garbitzian.

 

 Orrelako kamisa

 tokatzen zait neri

 jazteko pozak nago

 josi albaledi

 puska askotakuak

 joskura ugari

 atsegingo diyegu

 arkakosuari.

 

 Asi ezkero segi

 nork bere sallian

 Ezkontzeko gabiltza

 guzizko pelian

 esposatzen bagera

 datorren illian

 Paris's juango gera

 automobillian.

 

 Esposatzeko daukat

 jazkera garbia

 pandangolariya naiz

 entero trebia

 Emango det len baņo

 itxura obia

 kamisa izango det

 bordatu gabia.

 

 Traje bat badaukat

 moda berrikua

 Bayona'tik lenguan

 ekarritakua

 azpitikan bastua

 piņa gaņekua

 San Tomas'ez jazteko

 aze nolakua.

 

 Ondo ematen baitu

 modan modakuak

 tapatuko ditugu

 betik gorakuak

 biyok tokatu geru

 nola alakuak

 esposatu gaitezen

 gero gerokuak.

 

 Oraintxen kontentu da

 Doņa Nikolasa

 oraindikan ez nago

 mirabe eskasa

 txuleta ederrak

 janda parra egiņ lasa

 oraindaņo eztitut

 egun txarrak pasa.

 


inprimatu