Neska soldaduarena
1.
Gaztiak kantuan ta
zarrak eragusian,
ori da pasatzen dana
bardin mundu guzian.
2.
Etxetik urten neban
Mariatzeko illian
amasei urterekin,
neure txoramenian.
3.
Soldadu sartu nintzan
Agorraren bostian
kabo ero sarjento
izateko ustian.
4.
Ni lako fortunia
notu arrapatu?
Amaika illabeteko
sarjento nombratu.
5.
Urte bete baiņo len
nintzan teniente,
rejimentutikan be
nintzala ausente.
6.
Rejimentu bi izan ditut
amar urte onetan
Anjel de Ondasetan
Buenas Airasetan.
7.
Nerau emakumia
ofizialia
letrarik eskolarik
batere gabia.
8.
Agustin Antonio
izan da neure izena.
Ori aitu dezutenok
ezta neure izena.
9.
Oraintxe da denboria
izena murtzeko,
Agustina Antonia,
naizela esateko.
10.
Batetik lau balazo
bestetik enfermo,
Jaunaren abixuak
oixek ditut klaro.
11.
Moja sartzera noa
komentu batera
Jesus-aren esposa
betiko izatera.
12.
Amar urtian errege
serbitu detalako
dotia gertu daukat
moja sartutzeko.
13.
Adios, ama neuria
probintziania,
ongi lastimatzen naiz
zu despeditzia.
14.
Baiņa oraindik ere
bizi naizen artian
gogoan izango zaitut
neure biotzian.
|