inprimatu
Aurra ta Jaungoikoa
Izenburua:
Aurra ta Jaungoikoa
Sinadura:
Altzo-Azpi, Diego
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Alzo, Diego J. de

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1920
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
22-23

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Aurra ta Jaungoikoa

 

Altzo-Azpi, Did.

 

 Mutill koxkorren moltxo bat,

 Arpegi zikin belzturik

 Galtzetan leyo-dutenak,

 Nazareth erdi-erdian

 Jostaka ari dira bizi,

 -Poxpolin, din don binbilin:

 Enauakala billatzen ni,

 Kopetan zulotxo dunak

 Dio bebakar bateri

 -Astoak arrantz; igelak

 Korrok. ­Y beti ixillik!

 Arrapatzen baut. Pim... pim...

 Leyaz, izerdi-patsetan,

 Arnas estuka ibilli

 Ta ibilli, pim t'etorri,

 Gelditzaka ari dira

 Onuntz-ara beti joka;

 Enak eta dorretxorik

 Eliz-ondoan pir-pir-pir,

 Txir-txir-txir jira-biraka

 ibiltzen diran bezela.

 

 Mutiltxo liraņ-liraņ bat

 Besoko atorra gorriz

 Mokoak aistin kendurik.

 Agiri da diadarka:

 ĢBeko baratza ormatik

 jauzitzera goazen, ba,

 Yaia asperturik gaude-ta

 Emen laxter-egiteaz.

 -Ni lenena, dio batek.

 Ni gero.-Ni irugarrena.

 Laugarrena... Bostgarrena...

 Emezortzigarrena... arte

 Txori aien eztarriak

 Dagizkite bere ereski

 Bereziak burnaritzen

 Bolikiak dagizkiten

 Erakoak, txukun, zoli,

 Bizidun, ernegarriak.

 

 Sugearen antz-antzera

 Lerro bat ziar-ziarka

 Mutill koxkorrez egiņik

 Igitzen da poll-polliki.

 -Nik Anderek baņo geyo

 -Nik Simonek bai ainbat

 -Nin denak batean aņa

 -Guztiok ortik aldegin:

 Lekua zabal-zabalik.

 ­Auxek mutillak! ­Utikan!

 Dietsa, ikaratuta

 Etxeberriko amoņak.

 

 Orduntxe, bat-batean... !Plast!

 Ta oiu bizi-bizi bat...

 ­Simon lerdekatu dek!! Ai!

 ­Ara odolez bustirik!

 Mutiltxoak bildu dira.

 Simonen aldamenean

 Odolezko iturria

 Dario kopet-erditik.

 Ezta, ez, beste labanik

 Arri zorrotz bat baizik.

 -­Simon, Simon!-otsegiņaz

 Artzen dute gizajoa

 Bere esku-oņetatik

 -­Illa! Etziok arnasik...

 Aitzen da, denen artetik.

 

 Ura negarrez, bildurrez

 Au, besteak dardarrez,

 Errira dira guztiak

 Burbei, illun, damuturik,

 Elkarrartean ixillik

 Kale-bera datorrela

 Jesus txairu-zoragarria

 Dakuste belar pillakin

 Eta arkumetxo batekin

 -!Oi! Nundik zatozte nundik?

 -Jolasten ibilli gera

 Ta Simon Benjaminena

 Il da.-¨Nola, nola ori?

 -Jauzitzean orma goitik

 Arri zorrotzean emanda.

 -Nunbait lotan egongo da...

 -Lotan da odolusturik

 -Goazen arrengana, bai,

 Lo ote dagon ikustera.

 -Etziok iņolaz lotan;

 Odol asko ixuri dik...

 

 Bide laburtxo eginda

 Beko baratzara dira.

 Burua autsi-zulaturik

 Masall ezpaņ gorri-gorrik

 Argizagi beziņ ori,

 Dakuste Simon ill-illik

 Bide-ertzean etzanda...

 Jesus belaunikatzen da;

 Simoni musu-emanik,

 Begiak txistuz igortzirik

 Esaten dio illari:

 ĢEsnatu, jeiki, laguna...ģ

 Eta Simon jeikitzen da

 Lo egon balitz bezela.

 Eztu buruan zauririk;

 Ez atorran odolik.

 -Adi zak diotsa, Juan:

 Ez berriz igo ormetara.

 Aurrak belaunikaturik

 Begira daude Jesusi.

 Onek irribarrez dio:

 ĢOrren, orren bildurtiak

 Zeraten, nere lagunak,

 Ez al zegon lotan Simon?ģ

 


inprimatu