inprimatu
Nekazari errukarriya!
Izenburua:
Nekazari errukarriya!
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
128.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nekazari errukarriya!

 

X.

 

 Errukarriya zera bai ondo

 ¡nekazariya! udaran

 nai nuke jakin beste bat geyo

 langilletan ote dan.

 

 Eguskiyaren berotasunak

 kishkaltzen zaitu osoro

 te bitartian, emen nabill ni

 itzalian bai.

 

 Neke aundiyak beruarekiñ

 izan biar du samiña

 nekazariyak orain berekiñ

 daukan azote añ miña.

 

 Zuregatikan esan lezake

 erreparatzen dizunak

 lan charragorik udarn beintzat

 ez duala ez gizonak.

 

 Sufritzen dezu ishill askirik

 iñok bañore geyago

 orrengatikan zaitut nik beti

 iñor bañore nayago.

 

 Besterik ezin albadet ere

 nai det gaur sutaz oroitu

 eta zerala errukarriyen

 emen denentzat aitortu.

 


inprimatu