inprimatu
Negua
Izenburua:
Negua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1914
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1397.zk.
Orrialdea:
3

Negua

 

 

 1

 

 Ubel hits bat, gainetik, petik aidiz churi,

 Hau da bitchik ria daukuten ezarri.

 Harriturik zerua so dago lurrari.

 Irri karkailaz zaio, hau hemendik, ari.

 

 2

 

 Jakin nahiak, omen erran nahi baitu,

 Iragaitez, hor gaindi, daukute galdatu.

 Lur achala, hoinbertze, noiz othe den hoztu!

 Elhurrari baitzaio, horma, zolan, lothu.

 

 3

 

 Zaharrenak, oraino, hor dira lekuko,

 Azken gerlan, sasoina, zela holatsuko,

 Zoin zen errech choria barnera biltzeko!

 

 4

 

 Bortuan, galdu ziren piaiant gaichoak,

 Hil hotz, lurrean zauden, elhurrez ithoak.

 Atherbea nun zuen, han gaindi, kampoak?

 Zeru gaina zioten zabaldu Jainkoak.

 

 5

 

 Marrakaz ari ziren ardiak etcholan.

 Hersturetan, artzainak, ez jakin zer eman.

 Gose beltza lothurik, lazteko bazen han.

 Hil eta larruturik, oro zituzten jan.

 

 6

 

 Ihizi basa ber, hotzak lotsaturik,

 Berehala jautsi da, bortu gainetarik,

 Nola den malindua, lumak harroturik.

 Inguruka dabila, hurbil etchetarik.

 

 7

 

 Nor nahik du harma bat, eskuan harturik

 Hil nahi duen hura, hantche da gorderik.

 Ari zaio karrankaz, utz dezan bizirik.

 Eman dezan, jateko chokho bat berorik.

 

 8

 

 Nork erran du Jainkoa, zer othe den ari?

 Chaharturik, ez dela nehondik ageri

 Oi! sinheste gabea, horra, nun den, ori.

 Beharrik, oro aditu, berdin, urrikari.

 


inprimatu