inprimatu
Nafartarren arraza
Izenburua:
Nafartarren arraza
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskalerriaren alde.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
Orrialdea:
51-53

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Nafartarren arraza

 

 

 1.

 

 ¿Nafartarren arraza

 Ila ala lo datza?

 Ez dut endelgatzen,

 Beltzuntze bizkondea

 Ain kapitain andia

 Ez baitzant mintzatzen:

 Ori zait gaitzitzen.

 

 2.

 

 Aurretik zerbitzura

 Eta ardura sura,

 Gogotik joaten zen;

 Anitzetan kolpatu,

 Eta beti sendotu,

 Ala bear baitzen

 Iltzeko damu zen.

 

 3.

 

 Anobreko partetik,

 Armadaren erditik,

 Erregek deitu du;

 Itxasoz bertzaldeko,

 Undarren beiratzeko

 Ura autatu du,

 Eta Anglesa izitu.

 

 4.

 

 Eyen bolbora fiñak

 Ta libera esterlinak

 Ez ziren askiko

 Beltzunzen garaitzeko,

 Gutxiago zalutzeko,

 Fidel erregeren

 Orai eta leen.

 

 5.

 

 Ura joanez geroztik

 Ez du arat Anglesik

 Batere urrendu,

 Egin dute espantu,

 Bai eta abiatu,

 Naiyz atakatu,

 Bainan ez menturatu.

 

 6.

 

 Bere egitekoak noski

 Egin dituzte obeki

 Onduan Abanan;

 Zenbait tiro tira, eta

 Sartu dira jauzteka

 Irian triunfan,

 Beltzunz ez baizen en.

 

 7.

 

 Gotin'go partian

 Entzuten zutenean:

 «Beltzunze eldu da»,

 Elkargana bil eta

 «¿Nun da ene bayoneta?»

 Oyuz «¡armetara!»

 Bainan oro ikara.

 

 8.

 

 Beltzunze'ren izena,

 Eta aren omena

 Urrun da edatzen,

 Erregeren gortetan,

 Iri eta kanpañetan,

 ¿Nork ez du entzuten

 Beltzunzez mintzatzen?

 

 9.

 

 Zuauren erritarrek,

 Bai eta lapurtarrek,

 Goraki diote:

 «Eskualdunen lilia

 Eta ooragailia,

 ¡Zu zira, Beltzuntze!

 Luzaz bizi zite».

 

 10.

 

 Franziak gero ere

 Anitz denbora gabe,

 Etsayak baituzte;

 Zure odoletikako

 Aintzindari ongizko

 Erregek on duke,

 Otoi, ezkont zite.

 

 11.

 

 Etorri da berria

 Biotzen ausgarria.

 ¡Kantak ixil beitez!

 Gaudezen auenetan,

 Dolore minenetan.....

 Gaudezen nigarrez;

 ¡Ein da Beltzuntzez!

 

 12.

 

 Neork ez-garaitua,

 Garaitzen oitua,

 Izan da garaitua.

 ¡Oi! erio garaya,

 I aiz aren etsaya,

 Ik duk gudukatu,

 Bakarrik zebatu.

 


inprimatu