inprimatu
Nafarroa, arranoa
Izenburua:
Nafarroa, arranoa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Egan.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1-6.zk.
Orrialdea:
20-21

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Nafarroa, Arragoa

 

 

 Nafarroa, arragoa

 argiaren pausaleku

 haizeren ibil-toki zabal,

 hesirik gabea.

 

 Nafarroa, arragoa

 sua eta ura,

 kondaira urratu baten oihartzun oihukatua.

 Amets bat baino gehiago,

 ez oparotasun osoa:

 nahiaren eta eziņaren burruka toki ekaitzez betea.

 

 Nafarroa,arragoa

 mahats eta gari

 maitasun eta gorroto

 gezur eta egia gurea.

 Nafarroa,arragoa,

 lur beroen sabel emankorra

 eta goiko mendi hotzen mendetako loa.

 

 Nafarroa, zuhur eta eroa,

 lurrik maitatuena,

 hormarik gabe utzitako etxea:

 erreka gardenen negarrez

 ibai lodietara ixurtzen ari den

 odol bustikorraren iturri bizia.

 

 Nafarroa, arragoa

 izen bat

 eta oinarri

 eta oinaze

 eta bidean zure billa ibiltzean...

 Piņudiek usantzen dituzten

 harri txigorrezko bidetan gora

 o, Nafarroa, Nafarroa betikoa.

 


inprimatu