inprimatu
Nacioneco besta
Izenburua:
Nacioneco besta
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-1
Orrialdea:
212-214

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Nacioneco besta

 

 

 Senperen eguin dute besta bat handia:

 declaratcera noha, guciec gueardia.

 Jaun erretorac ditu oro gomitatu,

 Nacioneco besta dute ohoratu.

 

 Atxo cahar batçuec, ongui aphainduric,

 plaçala bildu dira, elgar adituric,

 ikhusi dutenean han eztela deusic,

 ostatura joan ciren, bihotçac ilhunic.

 

 Ostatuan sartcian, etcheco jaunari,

 atxoec erran diote: "hox! fite, Bettiri,

 "gaur besta handi dugu, iguçu jatera,

 juan behar dugu guero guciec plaçala".

 

 Bazcaiteco demboran, batac bertceari

 oihu eguiten guten: "hire graciari!"

 "bibe nacionea!" cioten gogotic,

 "gaztetan eztun orai gu beçalacoric".

 

 Bazcaldu direnian atxo gaztetuac,

 contrapasetan dire hasi çoratuac:

 "hotx, beguira hutx eguin!" cioen atxuec,

 "dostatu behar dugu gaur hemen guciec".

 

 ***

 

 Dantçatu direnian arbasso çaharrac,

 camporat ilkhi dira, husturic saquelac;

 plaçan arribatcian, bisayac gorriric,

 mundu gucia çagoen irriz sabalduric.

 

 Jaun erretora berriz leihorat ethorri,

 handic complimenduca citçaye hassi:

 "hotx! ene haurrac, orai hor dantça çaitezte,

 "ni er çuyequilan abia nindaite".

 

 Atxoec errephusta jaun erretorari:

 "çu beharco çaitugu ororen guidari":

 emaiten da truncoa aintcinguidaritçat,

 atxo çahar gucien gobernatçailetçat.

 

 Hassi cenean beraz truncoa dantçatcen,

 gure atxo guciac irriz eman ciren,

 bere escu cimurrac emanic hanquetan;

 oro beguira gauden, besta handi hartan.

 

 ***

 

 Gure atxo gaiçoac etciren unhatcen,

 bere artçainarekin oro content ciren.

 Ordean heyen senhar gachoac etchean

 tupina hutsa çuten bathu ilhuntcean.

 

 Guiça-gaiçoac ciren plaçalat ethorri,

 bere emazten bilha coroac iduri.

 Jaun erretorac hori ikhusi orduco,

 oihu eguin cioten baken eguiteco:

 

 "Çuc Joannes, edan çaçu, çuc ere Domingo,

 "ene escuyetaric cembait arno trago.

 "Bibe nacionea, eguiçu, çuc Pello!

 "egun hasserratciac deus eztu balio.

 

 "Guiçon eta emazte dugun oroc edan,

 "bassoac trincaturic omore onean;

 "goazte elgarrekin guciac bakean":

 besta akhabatu cen hola arratxean.

 


inprimatu