inprimatu
Agate deuna
Izenburua:
Agate deuna
Sinadura:
M.U. (Uriarte, Martin ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.U.

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
11-12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Agate deuna

 

M.U.

 

 1.

 

 Agate Deuna biar dogu ta

 kantari gatoz gu ona,

 Auzo oneri opa dautsogu

 bakea ta zoriona.

 

 2.

 

 Gure artean antxiñatik da

 Egun au ospatutea,

 Gazte zintzoak aterik ate

 Bulertsu abestutea.

 

 3.

 

 Makilla sendo ta sakel banaz

 Bizkor ona eldu gara,

 Etxeko-jaun on esku zabalak

 Emen dirala entzunda.

 

 4.

 

 Gure sakelok berotuteko

 Al dozuena ekarri,

 Ageda deunak onetsiko dau

 Zerutik ongille ori.

 

 5.

 

 Bere bizitza goragarriaz

 Mirariturik biotza,

 Iñoiz baiño be eztitsuago

 Dator gaur gure abotsa.

 

 6.

 

 Gazte-gazterik Josukistori

 Iskindu yakon osorik,

 Bere yakon osorik,

 Goi-maitasunez suturik.

 

 7.

 

 Martiri deunak, gitxienez bai,

 Ogetamairu milloa,

 Euron artean Ageda dogu

 Gorengo mailletakoa.

 

 8.

 

 Ogei eta bat urtedun dala

 Daroe urkamendira;

 "Agur, amatxo! negarrik ez ein,

 Kristo'gaz noa iltera".

 

 9.

 

 Bularra kendu. gogor astindu,

 Txingar artetik narrestu!

 Baiña nekaldi mintsu orreitan

 Beti alai ta kementsu.

 

 10.

 

 Zauriz josita aurkitzen dala,

 Bere aldez da zerua;

 Argiz jantzirik agertzen jako

 Pedro deun apostolua.

 

 11.

 

 Arrigarri bai an sortu dana,

 Zauri guztiak osatu!

 Borreruek be au ikusirik

 Ezer esateko mutu.

 

 12.

 

 Lurrikara bat bertan sorturik.

 Guztiak estu ta larri!

 Kintziano be igeska doa,

 Baiña ibaiak iruntsi.

 

 13.

 

 Ageda emen gora begira

 Asi da isunari deika,

 Bere arima ederra onan

 Donokira egaztu da.

 

 14.

 

 Orain ba-goaz alde egiten,

 Zuoi eskerrak emonda.

 Emen alkar maitaturik gu be

 Zeruan batuko gara.

 


inprimatu