inprimatu
Belen'en sortu zaigu...
Izenburua:
Belen'en sortu zaigu...
Sinadura:
M.L.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
M.L

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
245.zk.
Orrialdea:
1

Belen'en sortu zaigu...

 

M.L.

 

     Lezo'ko Bikariyo jaunari

 

     (A. Donosti'k bildutakoa bezela.)

 

     Coment. in Invit.

 

 "Belen'en sortu zaigu Jainkoa

 arratseko gaberdian;

 otzak dar-daraz dago gaxoa

 lasto pixkaren gaņian;

 bero ahalez bero dezagun

 apa emanez muxuan".

 

     In manu ejus sunt omnes fines terrae.

 

 Mendi aundi ta lurzabaldiak

 guztiak bere eskuan;

 ta ganbelatxo batean dago,

 otzak, dar-dara estuan.

 Bero ahalez bero dezagun

 apa emanez muxuan.

 

     Ipsius est mare.

 

 Dana bere izenari kantari

 legorrean ta itxasuan;

 ta Bera ixillik, apal-umilki,

 otzak, dar-dara estuan.

 Bero ahalez bero dezagun

 apa emanez muxuan.

 

     Nos autem... oves pascuae ejus.

 

 Bera gure Artzai eta Jabe,

 gu, billots bere onduan;

 gugatik Bildotx egiņik dago,

 otzak, dar-dara estuan.

 Bero ahalez bero dezagun

 apa emanez muxuan.

 

     Procidamus.

 

 Ixrael zegon ikaraz, Jauna,

 Sinai-mendi inguruan;

 Belen'en, Jauna, Zerori zaude,

 otzak, dar-dara estuan.

 Bero ahalez bero dezagun

 apa emanez muxuan.

 


inprimatu