inprimatu
Neskazarraren bertsoak
Izenburua:
Neskazarraren bertsoak
Sinadura:
Mutriko'ko baserritar Argia-zale bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mutriko'ko baserritar Argia-zale bat

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
742.zk.
Orrialdea:
10

Neskazarraren bertsoak

 

Mutriko'ko baserritar Argia-zale bat

 

 Baldin ez bada saltzen

 gazterikan neska,

 orrek izango ditu

 makiņa bat kezka,

 ta txoraturikan

 senar-gairik ez-ta,

 orrela izaten bai

 neskazarren pesta.

 

 Gazterik ezkonduak

 ikusten ditut nik,

 beren bizimoduaz

 oso asperturik,

 senarraren maleta

 ezin eramanik,

 neskazarrek ez dute

 orrelako lanik.

 

 Ez dit... ardurarikan

 ematen izenak,

 emazte gazte asko

 ez daude zuzenak,

 ezkonduak sarritan

 dituzte zer esanak

 poza ematen dirate

 orrela dabiltzenak.

 

 Emakumerik ez da

 zu bezin zakarrik,

 emaztetzat ez du nai

 iņork neskazarrik,

 zergatik ez da bear

 etxian alperrik,

 bizi bearko dute

 gaixuak bakarrik.

 

 Orrela ezkondurik

 jarririk lenengo,

 oso asperturikan

 urte bigarrengo,

 or korpon zaite gizon

 igesi noiz joango,

 ai nere Jaun Goikoa!

 neskazar ba-nego.

 

 Beti libertadean

 aizea bezela,

 baņa berakin dauka

 ximurra azala,

 oso beltza da neska

 zarraren itzala,

 orrengandik Jaun Goikoak

 azkatu gaitzala.

 

 Zuk libre nai baņo

 uztarrian gogor,

 lazuan jarri zera

 egon bearko or,

 andrea dearka eta

 gizona ere gogor,

 neska zarrik orrela

 ez daukazu iņor.

 

 Gauza danetan bera

 nai luke nagusi,

 ezin du ikusi,

 bere denbora guztin

 sorginkerin da bizi

 oraindik neska zarrik

 iņork ez du ezi.

 

 Emazte gazte asko

 daude ikasiak,

 artzen jipoi ederrak

 ongi mereziak,

 neska zarrak ez gaude

 Jaunari graziak,

 emazte oyek bezin

 ederki eziak.

 

 Senargairikan gabe

 zaude bakarrikan,

 onuzkero sayatzia

 dezu alperrikan,

 iņun ezin billatu

 dezu sanarrikan,

 mutillak ez dute nai

 iņork neska zarrikan.

 

 Ezkonduen inbidiz

 daude neska zarrak,

 ezdakizkite ondo

 aren sasi larrak,

 zelo ta asarreak

 suak eta garrak

 pagatzen dute andre

 gaxuen bizkarrak.

 

 Senarra zurrutian

 tabernan zorretan,

 ura etxera eziņik

 andrea lorretan,

 gero aren makilla

 orren ezurretan,

 neska zarrik ez dezu

 ikusten orretan.

 

 Geyegi esatia

 izango da kalte,

 andra gazteak arro

 aldia daukate,

 neska zarrak egin du

 beartsuetan puerte

 agur atso gazteak

 ta beste bat arte.

 


inprimatu