inprimatu
Brinkola'tik
Izenburua:
Brinkola'tik
Sinadura:
Mutill Zarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mutill Zarra

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
529.zk.
Orrialdea:
2

Mutill Zarra

 

 Sasoi batian aske

 Bizi zan Euzkadi,

 Gure asaba zarrak

 Leial eta garbi,

 Aberria nai degu

 Geuretzako jarri

 Ortarako lagundu

 Daiogun alkarri

 

 Euskaldun seme danok

 Bear degu batu

 Lengo gorroto danak

 Utzi ta alkartu;

 Aberriko izkuntza

 Gogotik indartu

 Jaungoiko ta Lege Zarra

 Guztiok eskatu.

 

 Gernikan dago gure

 Zugaitz onetsia

 Maite degu berekin

 Daukan gurutzia;

 Ezkenduke nai Zugaitz

 Ori igartzea

 Euskaldunak nai degu

 Ongi gordetzia.

 

 Geuretzako nai degu

 Geuria dan gauza

 Besterenaren billa

 Beintzat ezgabiltza

 Aldeztuko degula

 Enran daigun itza

 Ortan izango degu

 Jaunaren laguntza.

 

 Euzkadi'n Jaungoikoa

 Nai degu lenbizi

 Lengo aurreko zarren

 Legiak ikasi

 Ezkerreko aldera

 Ez iņor berezi

 Aixa jarriko gera

 Lege zar da guzi.

 

 Ernei jarria dago

 Euskaldun batzarra

 Ongi aldeztutzeko

 Gernikako izarra

 Guretzat izan dedin

 Len gendun bazterra

 Gora Jaungoikoa ta

 Gara lege zarra.

 Oraintxe aspertu dek

 Gure mutill zarra.

 Amaikak egingo dik

 Nere kontura parra

 Neoni ez nauk

 Ortantxe txarra

 Gustatzen etzaionak

 Jo zala kaskarra.

 


inprimatu