Milla beatzireun irurogeita
Muskildi
Milla beatzireun irurogei ta
zortzigarrengo Urria,
ogeita iruz egin zitzaidan
mendirako egarria.
Goizean jira Ganbotik egin;
arratsaldez Ņaņarria,
bertaratzean bi kaputxinok
(ura zan arrigarria)
txistua joaz egin zidaten
apain, ongi-etorria.
Alotza'tikan irudipena,
en ote zeuden sotanak,
malda igota ikusi nuen
zirala abitudunak.
Nik ĢEupģ eginda, aien oiuak!,
lertu zitzaizken poz danak,
Zumarraga ta Bedaio'koa,
biak euskaldun otzanak,
nik nola aztu egin genitun
itz aspertu ta esanak!
Andueza ta Zubillaga det
beren deituren ustea,
Donosti'n orain dagona bata;
Errenderia'n bestea.
Zeiņen xamurra ardalla artan
lagun bezela jostea;
bi orduterdi txistu batean
uraxen zan igestea,
pena genduen zeru artatik
zurrunbillora jeixtea.
Ikuspegi bat ezin obea,
Gipuzku dana aurrean,
urdin - illuna bukatzen zala
itxasoa iparrean.
Zerikusia zerutan ere,
ez bakarrikan lurrean,
egazkin apain, bizkor askoak
kea boteaz purrean,
begiak ase genitun bapo
Ņaņarri'ren muturrean.
Auntzak larrean azpikaldetik;
dana beterikan mallo,
pirikatzeko zori bizian
Anka batetikan paillo.
Buru gaņean belatxin, putre,
berebiziko mordoillo;
guk aldeginda jan ondar billa
laister jetxia zan pillo,
alboagatik erbesteratzen
saill aundi bat ukarrillo.
Egualdi bat guziz ederra,
zibel batzukin zeru-goi,
Napar aldetik epel askoa
pill-pill zetorkigun egoi.
Txistua joaz, argazkik egin,
begira an da emengoi;
baitere ikusi gurutz berria,
neskatxa nundik zan eroi,
Ņaņarri gaņa gutzat izan zan
berdiņik ez duen balkoi.
Jaun Kaputxinok, jun alegiņa
berriz-e aize berrituz,
atsedentxo bat artzen dutela
lasaitzea espirituz.
Guk nola lana izaten degun
udaran ezin geldituz;
mirari aundi an gertutzea
egun berez, ordu juxtuz,
ezin leikena beintzat ez da-ta
saiatuko naiz jarraituz.
Lur apur gabe, gandor jeikia,
txuri, berdotz, karaitz arri,
askotan laņo itxi beluna
buruaren estalgarri.
Laiotz aldetik amilgarri
Izadiaren egille danak
zeiņen lirain ziņun jarri,
Euskalerrian apainduri bat
zu bai zerala, Ņaņarri.