inprimatu
Jaiotzetikan neurekin neukan
Izenburua:
Jaiotzetikan neurekin neukan
Sinadura:
Murua, Iņaki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Murua, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
857.zk.
Orrialdea:
38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jaiotzetikan neurekin neukan

 

Murua

 

 Jaiotzetikan neurekin neukan

 nik bizibide ederra,

 sasoi ugari lujua asko

 ta dirua barra-barra,

 nahi ez nuenean nireganatu

 zaidan orain ezbeharra,

 hargatik daukat pobren bizia

 orain probatu beharra.

 

 Orain badaukat nere bizian

 hainbat izerdi ta neke,

 janari denak eta erropak

 erosi beharra merke,

 hara zer gauza gertatu zaidan

 errez bizitzean truke,

 aberats denak bizi hau zer den

 probatu behar lukete.

 

 Jaio aberats ta halare dabiltz

 gehiagoren egarriak,

 lehen pobre dena geroz pobrego

 egunez egun jarriak,

 Hoiei pasatu erazi diote

 merezi ez dako harriak,

 tokatzen zait ne'i pasa beharra

 pobren bizitza berrian.

 


inprimatu