inprimatu
Bankaren irabaziak
Izenburua:
Bankaren irabaziak
Sinadura:
Murua, Iņaki
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Murua, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1185.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bankaren irabaziak

 

Murua, Iņaki

 

 1

 

 Azpitik dabil hatzapar beltza

 hain mandatari isila

 interesaren morroi leiala

 inori kentzen habila

 gure diruaz egiten dute

 milaka miloien pila

 eta fusio hauekin doaz

 askoz gehiagoren bila

 

 2

 

 Europan dauden bankuek dute

 indarra eta kemena

 hauek diote: gurea berriz

 horienaren laurdena

 txikiak batu indar daitezen

 irtenbide hoberena

 gutxi ajola hau izan arren

 txikiagoen kondena

 

 3

 

 Bide hontatik laister bakarra

 lehen lau ziren lekuan

 eta jakina ahulena galtzen

 gisa hontako tratuan

 berdintasunik ez da ernaltzen

 diru goseen jokuan

 aurki hemengo ondasun denak

 inperialisten sakuan

 

 4

 

 Ta langileak? zenbat lanpostu

 galduko zaizkigu deman?

 ahaztu hori, ba al dakizu

 negozio hau zenbat dan?

 bota kalera sobra daudenak

 lau-bost txajur haundi eman

 horra zer geran langileria

 kapitalisten sisteman

 

 5

 

 Bi zuzendari zeuden tokian

 bakarra da bat eginik!

 bai, baina hoiek dena daukate

 jaun eta jabe izanik

 ta langilea bizirik dago

 ez zer jan eta ez lanik

 esklabu batek nola ez daukan

 erantzuteko baimenik

 

 6

 

 Lehen urratsa gure herrian

 orain gutxi gertatua

 hori dela ta jende asko da

 kezketan barneratua

 Lankide Aurrezki bat badaukagu

 Euskal Herriko frutua

 kooperatiben geroa zein da?

 hor dago orain kontua

 

 7

 

 Diruetxeak bateratzean

 irabaziak ugaldu

 Euskal Herrian inbertitzeko

 asmorik inork ba al du?

 zer da helburu, Euskal Herria Europan

 zehar zabaldu

 edo emaitza bakarra dugu

 lanpostu mordo bat galdu?

 

 8

 

 Diferentziak ugalduz doaz

 nola ez nabari minik

 lagun urkoa etsipenetan

 intziriz bizi ezinik

 bihotzak ez du pentsamentuen

 eremuan zer eginik

 dirua bada jaungoiko bakar

 ez daukagu zereginik

 


inprimatu