inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Murua, Iņaki - Gorrotxategi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Gorrotxategi
Murua, Iņaki

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1092.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Murua - Gorrotxategi

 

 Murua:

 

 Arrazoi batek, ai senargaia!

 zure ondora narama

 hasi berri ta, hala ta guztiz

 neskatxak berekin zama

 atximurtxo bat sabel barrutik

 iritsi da neregana

 bihar edo etzi izan naiteke

 zure seme baten ama.

 

 Gorrotxategi:

 

 Orain direla bi hilabete

 alkarrekin ginan hasi

 gure maitasun azken gabea

 inork ezin galerazi

 Lenago horren panpoxa zinan

 ta orain sabela hazi

 nungo sugeak koxk egin dizu

 jakin behar det lenbizi.

 

 Murua:

 

 Tonto xamarra ote zeraden

 hara ni orain ohartu

 edota zure ar indar hori

 ote zaizu ba indartu

 Suge kontua jende aurrean

 zertan didazu kantatu?

 zeure sugea izan zan eta

 ez al zinan konturatu?

 

 Gorrotxategi:

 

 Nunbait ibili izango zinan

 nagusi asko zerbitzen

 ta azkenean hasi nahi dezu

 zure konduta garbitzen.

 Zu orain haurdun gelditzeakin

 ni zenbat naizen harritzen

 belar ondoan paso eman da

 ez bait da haurdun gelditzen.

 

 Mutua:

 

 Konturatu naiz, hobe nengoen

 lenago garbi birjina,

 zeure gustoa eginda

 lasai aurkitzen zera jakina.

 Nere gorputza nahi zenuen zuk

 egun bateko zezina

 ez ninduzun ez, hola utziko

 gizon jatorra bazina.

 

 Gorrotxategi:

 

 Ondo gogoan daduzkazu zuk

 jolastu zinan arratsak

 edozer gauza egiten baitu

 holako neska narratsak

 Orain nerekin jarri nahi ditu

 azkenik gabeko saltsak

 auzokoantzako larrosak eta

 nobiuantzat arantzak.

 


inprimatu