inprimatu
Itxaskari
Izenburua:
Itxaskari
Sinadura:
Muniategi, Sabin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
27
Alea:
59.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Itxaskari

 

Muniategi, Sabin

 

 Eta, txipili-txapala...

 O, ze ipar aize bigun

 ze, ikutu eme

 urazalean kulunka,

 uintxoak uin

 dantzari,

 bere-berean naukate.

 millaka oial txuri, millaka biotz,

 Millaka ontzi itxasoratu dira,

 millaka arima bizi

 Ni ere,

 nere ontzi ta, oialarekin

 bizitzan gora,

 itxasoz barneratua,

 nere uiņak,

 nere aizeak

 goraberaka urean,

 ametsez nabilte.

 O, ze arraun ots

 ze, goramin ta, ikara

 ur sakonian

 bizitza arloan,

 biotzaren taupada!

 

 Eta, olaxe

 batian poz,

 bestian neke...

 ibilliz ibilliz

 bere eresi, beredoņuz,

 bere itzal eta, ikutuz

 uintxoak uin,

 itxasoak betean

 naramate...

 Ai, ez jakin nora

 eta, noiz arte!

 


inprimatu