inprimatu
Irudiak
Izenburua:
Irudiak
Sinadura:
Muniategi, Sabin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1964
Argitalpenaren urtea:
27
Alea:
95.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Irudiak

 

Muniategi, Sabin

 

 -I-

 

 Gorostian gorosti

 eta, Donostian Donosti...

 Bere Igeldo eta Urguil mendiz,

 bere ondartza eder zoragarriz.

 kale eta, baserriz

 bai, ipar aize

 edo, egoa dan emez...

 bere kai bazter,

 bera izakera eta, odol garbiz

 Donosti beti da Donosti,

 ekaitz eta bare

 itxasoari arpegi emanez...

 Eguna zan bai eta,

 oņots ugariak zetozten biderik bide,

 kale eta mendi bazterrez,

 auto eta moto,

 zar eta gazte

 Bai, bultzi eta, trolebus beteak zetozten

 Tomas Deunaren

 egunaren pozez.

 Ni ere bai, nerekin nentorren

 nere bakartasun eta, ametsez

 nerekin nentorren bai,

 alako tximisgurdi

 baztertxo baten...

 Leiotik begirartuz,

 zugatzak arinka zijuazten,

 laster-lasterka,

 aizeari arpegi emanez...

 Eta, jendea

 eta, jendea

 emen igo, an jetxi

 agurka bideari,

 bakoitzak zeraman bai,

 bere amets eta, berri...

 Ni, batzuetan lurrez

 edo, odei gaņez

 eta, aldizka,

 egunerokua irakurriz,

 mundu-zear eta biotz-begiz

 lagun arteko bakartade utsez,

 galdua nentorren

 ametsak eralgiz...

 Eta, jendea

 eta jendea,

 emen igo, an jetxi

 bakoitzak zeraman bai,

 bere bidearen berri.

 Eta, bateko Kennedy eta besteko Jhonsson

 De Gaulle dala eta, bere Prantzi

 Europa berriarekin;

 gero, Alemani dala

 eta, emengo arazo

 eta, ango neke, zauri...

 eta Kongo dala, Kongo eta Kongo...

 beltz eta txuri,

 ain ibillaldi geldian

 ainbeste munduratze negargarri!

 

 -II-

 

 Donostira iritziz iruditu zitzaidan,

 ainbeste arpel alai, alkandora txuriz,

 ainbeste euzkera garbi eta ederrez

 oraindik, Euskalerria zala Euskalerri!

 Eta, danakin batera

 eta, kaleak batean,

 iņurriak bezela

 baserri-giroz eta, biotzak zabal

 alderdi zarrean,

 arkitu nintzan

 ikusiz... erakusketara ekarritako

 ainbeste kapoi eta, ollar

 ainbeste barazki

 eta, ainbeste igali,

 lurraren emai

 eta, lanaren sari...

 arto eta babatxuri,

 bai tipula eta abar,

 batzuk urre ziruditenak

 eta, besteak zillar.

 Eta, jendea

 eta jendea,

 eta, zozketarako txerria

 intzirika, otzez,

 baztertxo batean.

 Umeak ere,

 txirula eta, panpiņez;

 batzuk bai, txistorra janez

 eta, besteak,

 begiak zoli, irten bearrez...

 Olaxe, eguerdi aldera

 (elbiak eztira bezela)

 kale-bazterrak, ainbeste

 erren eta, besomotzez,

 ainbeste bizigai eta txistor sundaz

 eskalez beteak zeuden,

 egunari deiez.

 Eta, ainbeste parreirri eta algaraz,

 ainbeste alaitasun

 eta, miseri argalez...

 Kristo iruditu zitzaidan

 eta, bai, Kristo zala

 Kristo berbera zala,

 Tomaseri aurkez...

 O, bai, Jauna, Jauna

 sinisten det, Jauna...!!

 Baņa argialdi bat besterik etzan

 eta, berriz ere,

 neretik nerera aldendu nintzan

 illunpe beltzez,...

 Gero, ez Kristo ez Tomas,

 kalerik-kale,

 alaipe nastuan ezeztu nintzan

 egunaren txistor sundaz,

 biziari oles!

 


inprimatu