inprimatu
Aberatsak eta pobriak
Izenburua:
Aberatsak eta pobriak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aberatsak eta pobriak

 

 

 Pobria beti dabil abua zabalik,

 Lua edo gosia ote dun ez daki;

 Auzoko sukaldian lukainkak zintzilik.

 Ogei koxk egin-eta, ez lego goserik.

 

 Jan al ba'litzaskite lukainkak zaunkaka,

 Pobriak ortarako gogua ba-dauka.

 Zeiņek jan ez, gaiņera, ito ta atzeparka,

 Arrautz-talo gurian ogei txerri-anka?

 

 Ara emen pobre bat gizon ausardia,

 Adimenean kamuts, kokotza luzia

 Jango lukela, dio, arkume erria,

 Eta kankarta aundi bat tripakiz betia.

 

 Izoki ta barbarin, lupi ta legatzak.

 Oien berri dakite diru aberatsak;

 Baiņa pobrian txanpon mirri ta lakatzak,

 Orren ordaiņez ua, juan-da arrapazak!

 

 Pobria naiz, ez daukat urre ta zillarrik;

 Geienien kalian bai nabil ankutsik:

 Ez det irrixtatzeko batere bildurrik,

 Ez ere orain arte iņon ere zorrik.

 

 Ez da danentzat berdin munduko bizia;

 Batzuen zoriona, besten naigabia.

 Pobria da geienik gaizki ikusia,

 Eta erdi billotsik beti penatzia.

 

 Baiņa luza ditzagun gure esperantzak,

 Aspalditik esana bai du gure erriak:

 Iupernuko legatzak dirala aberatsak.

 Ta pobriak, ostera, Zeruko loriak.

 

 Pobre geranok ola kontsola gaitezen;

 Beste munduan ezta sosik baliatzen.

 Jaunak esan bezela goberna gaitezen,

 Zeruko zoriona gero du ematen.

 

 Atzo etorri zaizkit iru mandatari,

 Usa txuri polit bat eta aingeru eder bi,

 Irurai galde nien: -Zeruan zer berri?

 Aberats gutxi antxe; pobriak ugari.

 


inprimatu