Eriotza
Muniategi, Sabin
Bai, ill ni ere ilgo naiz Ori ba-dakit.
Biziak eriotza du zor. Ori da legea
Maitasun ereintzaz dagit bai bidea
ta, orrela ingurua edertuko zait.
Onbidezko eskuartze, bioztasunetan
barrenduz, bizi-ats ongarriz igoko naiz
arnaska baiņa, poz-pozik, mendi ta zelaiz
ereindako aziaren uzta-ametsetan.
Bideko odei, izarrak agurtzen naute
eguneroko arginabar, arratsetan
biotz ameskorra zirkinge lotu arte.
Aizeak ixil, deituko du ordu artan:
olerkari bat il da bai. Gero, benetan
norbaitek oroituko al nau otoitzetan.