Destaiuzko ezeztapenez
Muniategi, Sabin
Destaiuzko begirapenez
ez ba, ene lagun, bein ere
ez arbuiatu, ez ezetsi
olerkitz arrunta, apala;
ez itsurik albora jaurti
ezainduta, ardura gabe,
aren egitura argala
destaiuzko ezeztapenez
An, bertan, berekiko jasaz,
aien ta kusku aulenean
legoke, lora bat zutik,
ta, egorik mearrenean
egin leike biziak egaz,
aizeari atsegin emonik
beren ibilpide aulagaz
goietaratua, bakarrik...
Olaxe ba, lagun, ez zaitez
alegindu, ez, itz zaputza
edergarritzen ago betez,
bada, itz zuritu, gozoan,
guzur zikin, ustela datza
ta, arruntaren abotsean
olerkariaren mami, biotza,
emoizko ernamin betean.
Sakonkeri utsal, mazalez,
ez ba, guzur-olerkiz mozkor
aundi itxurazko edatez;
ur arrunta dozu edankor
beren sorburu gardenez
ta, aren ibili argian
daurkikezu bai, betirakor
dan edaria, ots bizian.
Billatu egizu ba, lagun,
zarata-ots bako poesia
itxurakizunik ez dauana
ta, bere zentzu arruntean
zure barruan daruazuna
emoi-eskeintzaka ta, kutun,
Udabarria lez, pozgarria,
gorakunde eder-batean...
|