inprimatu
Bizitzako bideak
Izenburua:
Bizitzako bideak
Sinadura:
Muniategi, Sabin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
381.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bizitzako bideak

 

Muniategi [S.]

 

 Mendi eta muiño artean,

 ikuspegi eder askoren

 magalpe sakon, babespean,

 bultzabide ta bitzabalez

 ona eman gure erria,

 bideak damikioten bidez

 bizitzrako oiñarritua;

 ona bai, lantegi ta etxez.

 ekiñalazko ekiñean

 mundurantza bideratua.

 

 Bestalde, etorri batean,

 erriaren oiñateraiño

 makurtzen zaigu itsasoa,

 bere olatu urdiritsu

 ta, bere kresal sundazko

 baretasun ta ekaitzez,

 kaioak oiuka, gaurgero,

 agurtzen gaituzten agurrez.

 

 Olaxe... -bide auen bidez-

 biziari gores ta, agurka,

 egurats epel edo otzez,

 itxaroz-itxaro gabiltza

 anitz neke ta buruaustez,

 bizitzarako bear ditugun

 bideak bakoitzak irekiz

 elkargintzarik ederrenez.

 


inprimatu