inprimatu
Arrese-Beitia
Izenburua:
Arrese-Beitia
Sinadura:
Muniategi, Sabin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
110-11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Arrese-Beitia

 

Muniategi, Sabin

 

 Euskaldun jaio nintzan,

 Euskalduna azi,

 Euskara utzik amak

 Eustan irakatsi;

 Euskara maite maite

 Zabiltz neugaz beti,

 Euskara ill ezkero

 Ez dot gura bizi.

 (1881'an)

 

 Euskerearen aldezle sutsu, kantalaria,

 auxe dogu gizona, Lorailtar egun batez

 an, milla zortzireungo berrogeita batean,

 bizi ta eder zegoanean Udabarria

 antxe, gure Bizkai eta Araba'ko mugan

 jaio zan Arrese-Beitia olerkaria,

 Otzandio erri entzutetsuaren lautadan

 orduko izadiaren agerkera pozkorrez

 

 Neurtitzezko biozkada ta bere esku lanez

 erakutsi eban euskal sen argigarria,

 etenbako erri-zaletasun, maitasunez,

 azaldu eban bere doai zoragarria

 olerki eder ta, santu biurturiko zurez,

 itxi euskun bai artegintza ikusgarria

 egun eta urte zearrezko ekintzapenez

 goraldu ta aintzalduz gure Euskalerria

 

 Euskerea zan bai aren bizitzaren gozoa,

 aren negar ta barrea, izate guztia,

 itxaropenezko t'etsipenezko aria,

 aren betikozko ogi eder ta beroa,

 euskerea zan aren edari iturria,

 aren biotzeko eder kutun, abes gozoa,

 mendi bideetako aize osasungarria,

 aren zugatzik gurenaren erro sendoa.

 

 Errikoi ta elizkoi, berein kantu alorrez

 edatu zan, bai, aren ikuspegi zantzoa,

 ederrik edota, trakets, baņa beti laztankor

 ixuriz beren poz ta, negarrezko malkoa,

 beti fededun, baketsu, beti itxarokor,

 Foruak goralduz maitetasunezko sugarrez,

 beti Jaungoikozko bidez, gizon agurkor,

 Euskalerriz Euskalerri goituz bere soa.

 

 Euskerea zan bai aren biotzeko kutuna,

 eguneroko artu-emon, joan-etorriz,

 aren gogozko janari, aren osasuna,

 euskerea betiko goiberatze eta, zoriz,

 aren barruko tristura, edota zoruna,

 usain gozodun larrosa, krabelin, eitoriz

 aren benetako maitasunaren lurruna,

 gogoz laztandua, egunoro erabilliz.

 

 Goraldu, txalo dagigun bai, aren izena,

 antzerako euskal zaletasun ta egitez,

 menditar aize, pago, orduko ida sundaz

 otzandiotar erara gugana datorrena

 alako gogai, berezitasun apartez

 bere gogoeta sakonez, zelai ta lautadaz

 euskerearen abarrots eztia dakarrena

 noizbeinkako negargura, illeta otsez!!

 


inprimatu