inprimatu
Akesolo-tar Lin agurgarriari
Izenburua:
Akesolo-tar Lin agurgarriari
Sinadura:
Muniategi, Sabin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3
Orrialdea:
104-105

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Akesolo-tar Lin agurgarriari

 

Muniategi, Sabin

 

 Irudimenaren bitartez, zugana noa

 Dima'ko seme jakintsu Akesolo-tar Lin,

 maitetasunez gainberatutik nire soa

 euskal sen giartsuz olermena biztu dedin.

 

 Menditar seme bulartsu, benetan sendoa

 euskal alorreko langille argi ta kutun,

 erriaz bat-egindako dimatar txekorra,

 or zaitugu gallurrean kementsu ta gordin.

 

 Biziak larrosa baņo arantza geiago

 eskaiņi izan dautzuz ibilizko bidean

 baiņa alan be, zuk, egiņago ta naiago

 aurrera darraizu opor bako egiņean.

 

 Izpiz izpi bil ta, akilanduriko lana,

 unez une ta, eten barik, egunik egun,

 berbaz berba, gogo betez eder ta jakitun

 urtez urte, euskera alde egin dauana...

 

 Ai,! Ez da ba eskertzekoa ori dana?

 ixiltasunezko ainbat urteren joanean

 etsaikeri guztien aurkako jardunean

 agertuz zeure biotz barruko maitasuna?

 

 Karmeldar anaidiko lekaide apal bezin

 euskal arrobiko seme zintzo jaungoikona,

 ERRIAZ bat-egindako dimatar txekorra,

 or dakusgu gallurrean kementsu ta gordin...

 

 Egunik egun euskerea azter, biziratzen

 lerroz lerro, euskerea azter ta eratutzen,

 xagu antzera liburu zarrak arakatzen

 euskerearen guna dazta da egiztatzen.

 

 Zenbat udabarri eder ta negute gorri,

 igaro izandako gau-egunen zorian,

 bein betirako joandakoak, orriz orri,

 euskal mintzo maitagarriaren egutegian!

 

 Zuk egindako lanaren neke ta izerdiz

 dizdiratsu, eder-ederrik orra ba orra,

 argitasunezko aintzamen ain zoragarriz

 zure amets bizienak sortutako altxorra!

 

 Zure lanak or dagoz betikoar pilpiran

 itz-lauz ta neurtitzezko gogaitasun bereziz

 maiatzik ederrena bezin eder, dirdiran,

 gure euskerearen sakondura argigarriz.

 

 Maņariko lur bazterrak gogoan izanik

 ta, zure izenean Lin, agur Bizkaiari,

 agur maite dogun biotzeko Euskalerriari,

 euzkotartasunez daroaguna betidanik!

 


inprimatu