inprimatu
Aintziņa baten
Izenburua:
Aintziņa baten
Sinadura:
Muniategi, Sabin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Sabin

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4
Orrialdea:
110

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aintziņa baten

 

Muniategi, Sabin

 

 Aintziņa baten gaztetasun aoz

 odol beroaren jabe izan nintzan

 ta, ibai izateko gogo beroz

 benetan laztantsu ta ikarati

 nire odol bizia, betikari,

 ederrik jariotu zan antxe bertan

 itsasoraņo irizteko asmoz

 Bizitzaren berarizko ekintzan

 nekaldua ta ostopotua izan arren

 nire odola, arriak, arantzak zearkatuz

 ametsik amets bazterrak azter, arakatuz,

 aurrera zijoan itsasorakoz

 ekin eta ekin alik ariņen.

 Egunen buruz bidea egin zuan

 ta, olaxe, ibilli ta ibilli,

 apur-apurka, noizbait iritzi zan

 ta, olatuz olatu ur aundietan barrenduz

 ta, kresal igitsuan gorpuztuta,

 zeruraņo igo zan ta, barriro

 jetxi egin zan bai, euri biurtuta

 iturburu edankor eder bat lurrean sortuz

 ain garden-bizi ta arrigarriro.

 Nire odola orain amets ber-bera da bai,

 nire izatearen izakuntza, amets zergai;

 nire abesti, nire betikozko biotz-emai,

 nire euskal senezko iturburu ta gogai.

 


inprimatu