inprimatu
Mixioari laguntza
Izenburua:
Mixioari laguntza
Sinadura:
Muniategi Elorza, Abel (Bengetxe)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Muniategi, Abel

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
140

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mixioari laguntza

 

Muniategi, Abel

 

 Ala bearrez arkitu nintzan

 Lengoan apaiz batekin;

 Premiņ aundi bat adierazten

 Eman zidan itz auekin:

 "Bearrezkoa izan bear du

 Euskal sinistearekin

 Mixioari lagundutzea

 Bakoitzak al duanakin.

 

 Anaitasuna, Kiston aginduz,

 Lenbizi bear deguna;

 Agindu ori aztuta dago

 Gu bizi geran eguna.

 Norbera ongi, bestek or Konpon,

 Maite aberaztasuna,

 Aurrerapena guzion Jainko,

 Ta Luziper bakalduna.

 

 Teresa Done Lisieux'kuak

 Bai ager anaitasuna!

 Gogoan artu bear genuke

 Eman zun ikaskizuna:

 Mixio alde eskeņi zuan

 Pozik bere eritasuna.

 Biotz barruan artua zeukan

 Arima zaletasuna.

 

 Ainbat milloe siniste gabe

 Egonik ludi onetan

 Emen gaude gu lasai Jaunaren

 Naiarekin jostaketan.

 Iņola ezin iraungo degu

 Onela aldi luzetan,

 Baldin ez ba'da kezka su laster

 Sartzen gere biotzetan.

 

 Mixiolari zintzo-sendoak

 An dabiltz nekerik-neke.

 Euskal kistarrok au ikusita

 Nola ba egon gaitezke?

 Beste aldetik begiztaturik

 Apirka esango nuke:

 Kistoren naia ezetsitzera

 Iritxi ote lezake?"

 

 Esna gaitezen, anai maiteok,

 Lo onek utzi gaitzala!

 Gogoan euki dezagun orok

 Jaunaren itzen itzala:

 "Izugarria da uzta salla

 Langille gutxi dirala.

 Ugazabari esan langille

 Aunitz bidali ditzala".

 


inprimatu