Arantzazu'ko amari
Muniategi, Abel
Zure izena mintzatutzean
kantari jartzen zait miņa,
ain zeralako euskaldun denon
Ama laztan ta berdiņa.
Gure erriko samin guzien
amets eta atsegiņa.
Zu goraldutzen gure bizitzan
eingo dogu alegiņa.
Zerutik asi ziņan, Amatxo,
zure Erriari begira.
Baiņa orduan Euskalerria
begira zauen ludira.
Zure semerik ez zan juaten
aurkitzen ziņan tokira.
Orixegaitik autatu zenun.
jutia beren erdira.
Biotz samurrez aldatu ziņan
arkaitz ta arantza tartera
seme gaxoak babestutzeko
asirik goian ta bera.
Euskal anaiak ikusirikan
beren Aman arpeikera
auspeztutzera gorputz ta gogo
juan ziņan Zure aurrera.
Arantza toki onen izena
degu zerutar Aloņa;
itz pozkor onek Amarengana
bultzatzen du euskal oiņa.
Gure begiak eta biotza
dituzu su ta gar; baiņa,
zertarako da gure biotza
ez ba'da Zuretzat eiņa?
Euskal semeen Aman izena
nere barneko Arantzazu,
izen danetan apaiņa eta
pozgarriena zera zu.
Itz ezti ori aipatutzeko
gertu aurkitzen gaituzu.
Aman izena bezin goxoa
zein izen billatzen dezu?
Zugan dauzkazu gure ametsak,
nola gera ba aiztuko?
Euskal biotzak zurekin, Ama,
beti dira gomutauko.
Jo ta su, ernai biziko dira
benetan Zu maitatzeko
ez dutelako beste ama bat
Zu ain kutuna aurkituko.
Euskalerrian Ama zeranez,
Arantzazu'ko oi Andre Mari,
begitu zazu begi bigunez
maite zaitun Erriari.
Gaizkatu, arren, etsaietatik,
izan bere Zuzendari.
Euskal sendi au zintzo izango da
zaitualarik ZAINDARI.
Lurbira ortan sarritan gabiltz
guda eta arriskuetan,
gure gogoa maizki jausirik
Luziper'en eskuetan.
Zaitu gaitzazu magalpe ortan
azken ordu estuetan,
ZAZPI ANAIOK batu gaitezan
zedorrekin zeruetan.