inprimatu
Esker onez
Izenburua:
Esker onez
Sinadura:
Mujika Arregi, Xabier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Arregi, Xabier

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1234.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Esker onez

 

Mugika, Xabier

 

 1

 

 Badakidanez nik gizon horri

 askotxo diodala zor,

 oraingo hontan, ordaindu asmoz,

 bertso kantari banator.

 Hain izan zinen gizon zintzoa

 eta hain euskaldun jator,

 eskerrak eta mila goraintzi

 Fernando Aire, Xalbador.

 

 2

 

 Artean oso gazte nintzela,

 -etzait ahaztuko neri-,

 beraren bidez izan nuen nik

 Iparraldekoen berri;

 hari entzunez ohartu nintzen

 gu ez ginela bi herri,

 nahiz muga batek egin nahi duen

 herri bakarrez bi erdi.

 

 3

 

 Ume zelarik eskola utziz

 artzain lanetan zen hasi,

 jakinduria non den, ordea,

 Xalbadorrek irakatsi.

 Izadiaren liburutikan

 burua zuela jantzi,

 bertsoen bidez eskaini zigun

 nahi dutenentzat ikasi.

 Zein aberatsak izaten diren

 bertsolari iturriak,

 sakontasunez nolakoa zen

 seinale oso garbiak,

 agindu eta jende aurrean

 bapatean ezarriak,

 alargunaren arroparenak

 bertso gogoangarriak.

 

 5

 

 «Amodioa gauza tristea»

 esanez hasi kantuan,

 era ederrez azaldu zigun

 penazko sentimentuan

 zenbat alditan murgildu naizen,

 goibel nintzen momentuan!,

 bertso horien kantu isila

 sendabidea orduan.

 

 6

 

 Sortetxeari zor omen zion

 izana eta izena,

 bere hitzetan garbi dakusgu

 benetan maite zuena.

 Nere guraso oroi saminez

 betetzen bazait barrena,

 bertso horiek dira haientzat

 dudan eskaintza onena.

 

 7

 

 Behin Donostian txistuka ekin

 genion eta gogotik,

 zer pentsatua bageneukake

 isuri zuen malkotik.

 Gizatasuna irten zitzaion

 orduan ere golkotik,

 txistu artean denoi esanez

 «maite zaituztet oraindik».

 

 8

 

 Lehen bertsoen esan bezala,

 badizut ere hainbat zor,

 ezin bestean neurri apalez

 nere omena hara hor.

 Zuk odolaren mintzoa utzi

 baitzenigun hain maitakor,

 eskerrak eta ikusi arte

 Urepeleko Xalbador.

 


inprimatu