inprimatu
Asi baño len agur bero bat
Izenburua:
Asi baño len agur bero bat
Sinadura:
Mujika Arregi, Xabier
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika Arregi, Xabier

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
245.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Asi baño len agur bero bat

 

Mujika, Xabier

 

 -1-

 

 Asi baño len agur bero bat

 zuri, Santiago Zabala,

 zure bertsoei eman nai diet

 nere erantzun apala.

 Mamizko ziran zure bertsoak,

 an etzan dana azala,

 orregatikan esaten dizut

 bertsolari on zerala.

 

 -2-

 

 Letu nituan zure bertsoak

 orain dala iru aste,

 eta pakerik eztet laguna

 erantzuna eman arte.

 Eskabidea ba-det nik ere

 naiz oraindik izan gazte,

 orretxegatik arazo ontan

 artu nai det orain parte.

 

 -3-

 

 Esaten zendun: Illargiari

 faborez exilik utzi,

 konforme ez nago ta orregatikan

 emango det nik iritzi.

 Naiz zalla izan eginkizun au

 eztezagun iñoiz etsi,

 izango baita gure ateak

 aurrerapenari itxi.

 

 -4-

 

 Danok dakigu eriotz batzuk

 dirala negargarriak,

 ala ta guziz guk nola utzi

 asi ditugun bidiak.

 Bera pakean izan baño len

 auxe nai du illargiak,

 gizonezkoak ken ditzatela

 Viet-Nam'etik gudariak.

 

 -5-

 

 Bear aundiak dira munduan,

 au eztago ukatzerik,

 baña argatik aurrerapenak

 eztaukagu baztertzerik.

 Gose daudenen alde oiu bat

 egin dezagun barrutik,

 eztegula nai gure munduan

 guda-tresnaren gasturik.

 

 -6-

 

 Amabosgarren gizaldiz ere

 ba-gendun zer konpondua,

 gizon bateri esan zioten

 galdurik zula burua.

 Ala ta guziz zearkatu zun

 beldur gabe itxasua,

 Amerikara iritxi zan da

 orain degu famatua.

 

 -7-

 

 Egun batean gure Elkano

 igo zan itxas-ontzira,

 arrixku artan etzuan izan

 bere buruan kupira.

 Berak egin zun lenengo aldiz

 mundu osoaren jira,

 jira artatik irabaziak

 mundura etorri dira.

 

 -8-

 

 Ai, arrixkuak bear ditugu,

 ala deritzait, laguna,

 gizasemeak lege ori du

 beldurtuko ez gaituna.

 Gure mundu au konpondutzeko

 auxe da bear deguna:

 Leku guzitan guk agertzea

 gizon danei maitasuna.

 

 -9-

 

 Ejenplo bidez esango dizut

 ia ez dan arrixkua,

 baserritarrak obrak egiten

 gastatzen duten dirua.

 Baña diru ori, danok dakigu

 eztala galdutakua,

 obra oien bidez baserritarra

 aurreratzen baitijua.

 

 -10-

 

 Nere iritziz ekin bear degu

 illargiratu artian,

 munduarentzat ezta kalterik

 juten bagera pakian.

 Al dan arrixku gutxienakin

 gauzak egiñaz neurrian,

 jakin dezagun gutza't gauz onak

 ba-dirala Illargian.

 


inprimatu