inprimatu
Urepel'eko "Xalbador"-i
Izenburua:
Urepel'eko "Xalbador"-i
Sinadura:
Mujika, Teodoro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Teodoro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
251.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urepel'eko "Xalbador"-i

 

Mujika, Teodoro

 

 -1-

 

 Mugaz aruztik bizi zeraden

 Urepel'eko «Xalbador»,

 gaur ez gatozti txistuak joaz,

 gaur ez gatozti saltakor.

 Sinista zazu pekatu ura

 aitortzen zaizula jator,

 ta erruaren barkapen eske

 biotz apaldu bat dator.

 

 -II-

 

 Izkeraz alde aundia dago

 zureagandik gurera,

 jakiña, zure esanai askoz

 ezin konturatu gera.

 Beraz itxuan pausoak nola

 bota genitun aurrea?

 orregatikan ainbat iritzi

 erori ziran lurrera.

 

 -III-

 

 Zalapartazko burrundik gabe

 patxaraz eta geldiro,

 zure bertsoak irakurri, ta

 aztertu dira berriro.

 Eta «Xalbador» ikusten degu

 ongi baño obekigo,

 malla ortara etziñala zu

 meriturik gabe igo.

 

 -IV-

 

 Une batean zure aurrean

 sortu zan giro sastarra,

 paketutzeko zu izan ziñan

 gizon argi ta azkarra.

 Bertso batean irten zitzaizun

 itz eztitsu bat bakarra,

 eta arretxek itzaldu zuan

 ango porrusta zakarra.

 

 -V-

 

 Euskalerria maitasunean

 iñoiz eztedin atzendu,

 zure biotzak gurearentzat

 ikasbidea jartzen du.

 Egin genduan okerra errez

 ezin ziteken zuzendu,

 gure antzeko biotz kaxkarra

 agertu izan bazendu.

 

 -VI-

 

 Askorengandik naiz esker txarra

 beste gauzarik entzun ez,

 zitalkerizko purrusta gabe

 erantzun zinguzun onez.

 Beraz, «Xalbador», ikasgai ontan

 erakusten diguzunez,

 indarrez ezin diteken asko

 diteke goimaitasunez.

 


inprimatu