inprimatu
Zure babesean, ama!
Izenburua:
Zure babesean, ama!
Sinadura:
Mujika, Luis Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zure babesean, ama!

 

Muxika, Luis

 

 Egun zoritxar batez,

 samiñetan negarrez,

 zurean sar

 nintzan erromes;

 baiña biotzak

 bildurrez,

 kezka du ta zalantz...

 oiñ zuretan

 arkituko

 ote edo ez

 abegi oneko

 babes...!

 

 Zure irriaren azkure,

 (nigan atsegin bete),

 senti nuan

 bar-batez,

 t'ordun biotz ene

 zorion atsegiñez

 ase,

 Zuregan uste

 guztia ixur zuan

 bildurge.

 

 Abegi-on aiñ ezti

 xamurkiro barru-barruki

 nuan bai senti,

 ta biotz mamiña

 urratu ere

 ainbat maitasun diña

 buru nere

 ikuski...!

 

 Ordundik, Izaskun'go Ama.

 oroi zureak narama

 amets urdiñetan

 egaka,

 aingeru bainintz....

 ats goitarretan

 Jainkoarengana....

 bere magalean

 onela,

 nadin egon

 aunditasun bere ausnarka...!

 

 Jainkoaganako lo-zorro

 ortatik ernai berriro,

 Zuregana biur

 oi naiz eztiro,

 laztan gozoan

 biotz zurean

 ixur

 egitera maite lelo...!

 


inprimatu