inprimatu
Orixe oroituz
Izenburua:
Orixe oroituz
Sinadura:
Mujika, Luis Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
-1
Orrialdea:
153

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Orixe oroituz

 

Mujika, Luis Mari

 

 Erdi giputz, erdi nafar,

 maite izan duzu gure herri,

 bertso sendoen egile

 (hitzez soil, arimaz eri)

 lelo gozoen andanan

 kantatu eme Euskal Herri,

 mistika eta fedea

 "Barne-Muinetan" miretsi

 (ah, aintzina egungoaz

 etentzea ezin etsi),

 amona Mariaxintxi-k

 zinduan euskaran hezi,

 hau onartu, bestea utzi,

 hangoa, berriz, ezetsi

 berrikeriei, batzutan,

 mila arbuio zuk ta gezi,

 

 Uitzi-n ta Orexaldean

 ondu zenuen poesi,

 hutsa, argia, sinismena

 mintzo izkutuetan senti,

 euskara damaren zale

 -herria ere maitemin-

 beste guztiak utziaz

 osatu ezkontza berri,

 San Joan Gurutzekoa,

 Teresa, Frai Luis (besterik?)

 zure mintzagai garaien

 neurri ta lagunkide egin,

 joan zinen euskal hatsa

 itzaltzea ikustezin,

 oraina eta geroa

 beude betiro zurekin!

 


inprimatu