inprimatu
Gurdi tragikoan
Izenburua:
Gurdi tragikoan
Sinadura:
Mujika, Luis Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mujika, Luis Mari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
781.zk.
Orrialdea:
44

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gurdi tragikoan

 

Mujika, Luis Mari

 

 Bildotsa hil zuten bezperan

 (Ostegun Saindu tristean),

 lurrean umil

 (zekorra bailitz)

 gazte bat asfalto hotzean...

 

 Altzairuzko azkazalak,

 soinean balen algarak,

 -"osoro zuri

 zagoz Eustaki",

 gure herriak mindura latz!

 

 Hozka, gordin, ukabilak,

 hamaika laztan fusilak.

 -"halako orrazi

 nork dizu jarri?"

 mozkor odol irauliak:...

 

 Zulo gazi-gaitzetatik

 (hamaika iturrietatik),

 ah, zenbat herri

 (Euskal Herri isil)

 doakio hola etzanik...

 

 Zekorra gurdi beltzean

 -idigurdi tragikoan-

 osoro hautsi

 zihoan...Beti

 Ihintza ozpinaz gurean!

 Gurditik odolak salto

 (herri hotzetan biraio),

 ah, zekor horri

 zenbat berri isil

 zulotatik dohakio...

 

 Kutsilo beltzean basoa,

 ez al haiz gaurkoz nahikoa?

 Horra Eustaki

 zekorra iduri,

 non zekor bikainagoa?

 

 Odol hoien euripean

 euskal haziok (benetan)

 ditzagun busti,

 beraren gorriz

 betikoz jantzi gaitean!

 

 Gurdian herri hau preso

 (presa izanik ere libro),

 bai, zekor horri

 aunitz Euskadi

 zulotatik dohakio!!!

 


inprimatu